Jose Galo Zudaire: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
biografia sortu
 
kanpo loturak
13. lerroa:
Musikarekiko zaletasuna txiki txikitatik piztu zitzaion Jose Galori. Gregorio Telleria zen herriko organista, eta honen ondoan eman zituen lehen pausoak.
 
Gerora, [[Tolosa]]<nowiki/>n jarraitu zituen musika ikasketak [[Felipe Gorriti]], organojole eta erlijio musika konposatzaile ezagunaren alboan. 1886. urtean soldaduska egitera joan zen [[Madril]]<nowiki/>a. Soldaduska musikan sakontzeko aprobetxatu zuen, Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak, armonia eta instrumentalizazioa ikasiz [[Valera Silvan]] zuzendariaren pean.
 
1889an Idiazabala itzuli zen Jose Galo. Urte bete lehenago, Gregorio Telleria organista eta koru zuzendaria hil zen, eta honen lekukoa hartu zuen.
22. lerroa:
Solfeoa irakasteaz gain, piano jotzen eta bandako instrumentuak jotzen ere irakasten zuen.
 
Bibolina eta txistua jotzen ere irakatsi zien idiazabaldar askori. Instrumentu berriekin ere ausartu zen, [[Erroma]]<nowiki/>n egindako egonaldi baten ondoren, esaterako, [[:es:Ocarina|okarina]] izeneko instrumentua ekarri zuen bertatik, eta herriko umeei hau jotzen irakatsi zien.
 
Gauzak honela, herrian musikazaletasuna asko zabaldu zen eta baita instrumentuak bikain jotzen zituzten herritarrak ere. Azpimarratzeko moduko ikasle horietako bat, Jose Maria Gorrotxategi izan zen. Gerora, txistulari eta Legazpiko bandaren zuzendari izan zena.
29. lerroa:
 
== Konposatzaile ==
Konposatzaile gisa, Zudairek, motete izeneko korurako konposatutako musika lan laburrak idatzi zituen, urte luzez [[San Migel Goiaingeruaren eliza (Idiazabal)|Idiazabalgo parrokia]]<nowiki/>n abestu zirenak. Pasodobleak ere konposatu zituen. Pasodoble horietako bat, urtetan zehar, [[Bilbo]]<nowiki/>ko [[Garellano dorreak|Garellano]] bandak interpretatu zuen.
 
== Omenaldiak ==
35. lerroa:
* 1939ko otsailaren 4ean, gerrate betean, herriko organista bezala 50 urte bete zituela eta Idiazabalgo herriak omenaldia egin zion.
* 70. hamarkadan Idiazabalgo udalak kale bati bere izena eman zion.
 
== Kanpo loturak ==
Zudairek konposatutako obrak: https://wdfm.eresbil.eus/fmi/webd/eresbi_lw