Lorenzo Medici: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Lorenzo Medici'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=185|arau-izenb=Errenazimentuko pertsona-izenak}}</ref> ({{lang-it|Lorenzo de'Medici}}; [[Florentzia]], [[1449]]ko [[urtarrilaren 1]]a-[[Careggi]], [[1492]]ko [[apirilaren 8]]a), '''Laurendi Bikaina''' ere deitua, [[Florentzia]]ko printzea, [[arte]]en mezenas, bankari, olerkari eta filosofo pizkundetar bat izan zen, [[Medici]] Cagaggiolo familiakoa.
 
[[Venezia]]n prestatu zen, eta, beranduago, jada [[Milan]]era bidalia izan zen hemeretzi urte baino ez zituenean, bere aitaren ordezkari bezala. Hogei urterekin, [[1469]]an, bere aitaren heriotzaren ondorioz Florentziar estatuaren kargu hartu behar izan zuen [[Napoliko Erresuma]]rekin etengabeko lehiapean. Bere izaera diplomatiko eta kontziliatzaileak, napolitarrekin bakea lortzea ahalbidetu zion [[1480]]an, [[Fernando I.a Napolikoa]]k gerra deklaratu izan ondoren. Florentziar errepublikako familia buruzagien arteko ika-mikek, hiria, etengabeko tentsiopean mantentzen zuten, eta Lorentzok, bere posizioa, etengabe lehiatu behar izan zuen. Jokaera honen ondorioz, historiografiaren zati batek, Lorentzo, despotatzat hartu zuen. Beste batzuk, berriz, ordenaren mantentzailetzat hartu zuten italiar hiriaren garai oso nahaspilatsu batean. Medici eta Pazzitarren, hiriko eragin handiko beste familia bat, arteko lehia, bere agintaldi osoan mantendu zen, eta, gutxienez, bi atentatu jasan behar izan zituen, horietatik ospetsuena, [[Pazzitarren konspirazioa]] delarik. [[Sixto IV.a]] aita santuaren aurka egin zuen [[Aita Santuen Lurraldea]]ren hedatze prozesuan.
 
Aristokraziako emakumerik nobleenetako batekin ezkondua, bere semeak elizgizon bezala karrera egite lortu zuen, ondoren, bere seme hau, [[Leon X.a]] aita santua izango zelarik.