«Staphylococcus aureus»: berrikuspenen arteko aldeak

Bandalismoa desegin
Etiketak: Ikusizko edizioa Ordezkatuta blanking
(Bandalismoa desegin)
{{taxotaula automatikoa
|authority =Rosenbach 1884}}
'''''Staphylococcus aureus''''' [[Firmicutes]] filumean eta [[Staphylococcus]] genero barruan sailkatzen den [[bakterio]] bat da, [[gizaki]]engan arnas aparatuko eta larruazaleko [[eritasun|gaixotasunak]] sortzen dituena. Ez da beti [[patogeno]]a, baina [[sinusitis]]a edo [[janari|elikagaien]] kutsadura sortzen du maiz. Mundu osoan zehar [[bakterio-kontrako|antibiotikoei]] erresistentzia ari dira garatzen, eta honek arazo handiak sortzen ditu medikuntzan.
 
Staphylococcus aureus [[Alexander Ogston]] sendagile eskoziarrak identifikatu zuen estreinakoz 1880an, gaixo baten [[zorne]]a aztertuz.
 
== Ezaugarriak ==
 
Koko itxurako bakterio [[Gram tindaketa|Gram]] positiboa da. Sareetan edo mordoetan biltzen dira koko horiek, tankera oso tipikoa hartuz (mahats-mordoarena).
 
[[Anaerobio fakultatibo]]a da eta ez da mugikorra. [[Katalasa]] (+) eta [[oxidasa]] (-) <ref> Basaran Miren eta Umaran, Adelaida ''Mikrobiologia medikoa'' E.H.U.ak argitaratuta, 149-156 orr. </ref>.
 
Giro [[anaerobio]] batean [[glukosa]] hartzitzen du [[azido laktiko]]a sortuz.
 
Gatz kontzentrazio altuak jasateko gai da. Azken ezaugarri hori aprobetxatuz, Staphylococcus aureus isolatzeko [[hazkuntza-inguru]] gaziak eta hautakorrak erabiltzen dira <ref> Basaran Miren eta Umaran, Adelaida ''Mikrobiologia medikoa'' E.H.U.ak argitaratuta, 149-156 orr. </ref>.
 
Bi [[entzima]] bereziak ditu, laborategian bakterio hau identifikatzeko oso baliotsuak direnak: [[Koagulasaren proba|koagulasa]] ([[odol-plasma]] koagulatzen duena eta mikrobioaren [[birulentzia]] areagotzen duena) eta DNA-asa ([[DNA]] hidrolizatzen duena). Horretaz gain, hainbat [[exotoxina]] ekoizten ditu (tartean, [[hemolisina]] batzuk eta [[janari-intoxikazio]]ak sortzen dituzten enterotoxinak).
 
Faktore hauek guztiek aparteko birulentzia ematen diote Staphylococcus aureus-i.
 
Bere [[habitat]]i dagokionez, non-nahi dago. Staphylococcus aureus habitat ugaritan bizi daiteke: airean, lurzoruan, ur gazi zein gezatan eta [[saprofito]] moduan animalien larruazalean, mukosetan edo digestio-aparatuan. Espektro termiko zabala du, gatz kontzentrazio handiak jasan ditzake, lehortearekiko erresistentea da, eta bere pigmentu babeslei esker eguzki-erradiazioarekiko ere erresistentea da.
 
== Patogenia ==
 
Staphylococcus aureus ez da [[patogeno]] hertsia. Pertsona askoren larruazalean edo sudurreko mukosetan dago, gaixotasunik sortu gabe. Ikerketa batzuen arabera, hiru pertsonetatik batek [[mikrobio]] horren eramailea da eta ez du inongo gaitzik <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:782-783 orr.</ref>.
 
Hala ere, patogeno bezala jarduten duenean gaixotasun ugari eragiten ditu. Populazio orokorrean agertzen diren ohiko kasuak larruazaleko edo mukosetako [[infekzio]] arinak dira (forunkuluak, pustulak, bekatxoak...) edo [[janari-intoxikazio]]ak, kutsatutako elikagaiak jaterakoan. Pertsona immunogutxituengan, aldiz, gaitz larriagoak sortzen ditu: [[pneumonia]]k, [[meningitis]]a, [[artritis]]a, [[endokarditis]]a, etab. Gaixotasun larri horiek guztiak [[bakteriemia]] baten ondorioz agertzen dira.
 
Kasu batzuetan bakterio honek [[shock toxikoaren sindromea]] eragin dezake, tanpoi higienikoaren erabilerara lotutako infekzio larria.
 
[[Immunitate-sistema]] ahula dutenak, beraz, sentikorragoak dira bakterio horren infekzioarekiko. Horregatik, Staphylococcus aureus kalte handiak egiten ditu klinika eta ospitaleetan, eta [[infekzio nosokomial]]etako eragile garrantzitsuenetariko bat da. Mikrobioaren eramaile asko daudenez (larruazalean edo sudurrean bakterio dutenak), ospitaleetako langileek gaixoak kutsa ditzakete zauri kirurgikoak arretarik gabe sendatzerakoan, edo [[fomite]] bat erabiltzerakoan.
 
Ospitaleetan, Staphylococcus aureus ebakuntza-zaurien infekzioen eta pneumoniaren eragile ohikoena da, eta, odol-infekzioen kasuan, bigarrena. <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:907 orr.</ref>.
 
Baliabide batzuk ditu Staphylococcus aureusek bere [[birulentzia]] areagotzeko:
 
* enterotoxinen ekoizpena
* koagulasa eta DNA-asa entzimak
* hialuronidasa entzima
* [[hemolisina|hemolisinen]] eta [[leukozidina|leukozidinen]] ekoizpena
 
Hori gutxi balitz, bakterio honen aurkako borrokak beste korapilo batekin egiten du topo: Staphylococcus aureusek garatu duen [[antibiotikoekiko erresistentzia]]. [[Penizilina]] agertu zenean, antibiotiko hori oso eraginkorra zen Staphylococcus aureusen aurka, baina gero andui erresistenteak agertu ziren; gaur egun andui gehienak erresistenteak dira, duten beta-laktamasa bati esker.
 
Penizilinarekin gertatu dena beste [[antibiotiko]] batzuekin ([[aminoglikosido]]en taldeko antibiotikoekin, adibidez) gertatu da ere: andui askok erresistentzia garatu dute. Horregatik, ohikoa da [[antibiograma]] bat egitea ospitaleetan, zehatz-mehatz jakiteko kasu bakoitzean zein den antibiotiko eraginkorrena isolatutako bakterioaren aurka.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Estafilokokoak]]
[[Kategoria:1884. urtean deskribatutako taxoiak]]
473

edits