Sistema eragile: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
91. lerroa:
{{nagusia|MS-DOS}}
 
'''[[MS-DOS]]'''. 1981ean, [[Microsoft]]ek [[QDOS]] izeneko sistema eragile bat erosi zuen, hainbat aldaketaren ondoren MS-DOSen ('''M'''icro '''S'''oft '''D'''isk '''O'''perating '''S'''ystem) lehen bertsioa bilakatu zena. Handik aurrera, hainbat aldaketa burutu ziren 7.1 bertsiora ailegatu arte, 8. bertsioa Windows Mileniumen, eta handik aurrera MS-DOSek sistema eragilearen osagaia izateari utzi zion.
 
1983an, MSX ordenagailuen agerpenarekin, [[Z-80]] prozesagailuak erabiltzen zuen egokitzapen bat sortu zen sistema honentzat, [[MSX-DOS]] izenekoa. MS-DOS 1.25 eta [[CP/M]]ren arteko nahaste bat zen. 1988an, [[Microsoft]] proiektutik bereizi zenean, MSX-DOS garatu zuen [[ASCII|ASCII korporazioak]], beste hainbat erabilpenen artean, direktorien erabileraren aintzindari izan zena.
97. lerroa:
{{nagusia|Macintosh}}
 
'''[[Macintosh]]''' ordenagailuaren merkaturatze ofiziala [[1984]]ko urtarrilean izan zen, US $1,995-ko prezioan (ondoren $2,495 dolarretara aldatu zen). [[Mac OS]] sistema eragilea zuen, GUI (Graphic User Interface) bat, multitarea eta [[Sagu (ordenagailua)|Mouse]]a izanik bere ezaugarri nagusienak.
 
[[''''''SunOS''''''|'''SunOS''']] Unix eta BSDtik eratorritako sistema eragilearen bertsioa zen, Sun Microsystemsek garatutakoa 1990. hamarkado hasiararte bere lantegi eta zerbitzarientzako. UNIX BSDn oinarrituta zegoen, nahiz eta ondorengo bertsioetan System V UNIXen hainbat gehigarri eduki.
 
SunOS1.0 1982. urtean argitaratu zen eta BSD 4.1en oinarrituta zegoen batik bat. SunOS 2.0, 1985ean sortu zena, BSD 4.2 erabiltzen zuen oinarri bezela eta maila bat gehitzen zuen fitxategi sistema birtual (VFS) eta NFS protokoloaren artean. SunOS 3.0 1986an argitaratutako Sun-3 seriearekin kointziditu zuen eta System Ven hainbat erabilera gehitzen zituen. SunOS 4.0, 1989an sortu zenak, BSD 4.3 erabiltze zuen, eta sistema berri bat gehitu zuen memoria birtual, lotura dinamiko eta System V STREAMS I/O arkitekturaren inplementazioa lantzen zituena.
107. lerroa:
{{nagusia|Bestelakoak}}
 
'''[[AmigaOS]]''', Commodore Amiga sistema eragilea zuten ordenagailu pertsonaletan zeuden lehio - kudeatzaile eta ROM multzoari eman zitzaion izena zen. Commodore Internatiolek garatu zuen [[1985]] urtean.
 
'''[[OS/2]]''' IBMren sistema eragile bat da, ordenagailu pertsonaletan DOS ordezteko merkaturatu zena. Hasieran, Microsoft eta IBMren artean garatua izan zen, baina Microsoftel proiektua utzi eta IBMren esku soilik geratu zen. OS/2 jada IBMk ez du merkaturatzen, eta [[2006]] urteaz geroztik bertan behera utzi zuten OS/2ren euskarri estandarra.
 
=== 1990. hamarkada ===