Gizarte klase: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
3. lerroa:
 
== Estratifikazioa ==
{{sakontzeko|Gizarte estratifikazio}}
Estratifikazio soziala gizabanakoen, haien kategoriaren arabera, klasifikazioa edo hierarkizazioa da. Estratifikazioaren oinarrizko ezaugarriak lau dira:<ref>Macionis, J.J. / Plummer, K. (2008): ''Sociología'', Pearson Prentice-Hall, 238. orr.</ref>
 
# Estratifikazio soziala [[gizarte]]osoak daukan ezaugarri bat da, eta ez bakarrik bertako gizabanako batzuena. Sozietate industrialetan pentsatzen da posizio soziala esfortzuaren eta talentuaren ondorioa dela ([[meritokrazia]]), eta modu horretan puztu egiten dugu gizabanakoa bere etorkizunaren gainean duen kontrola. Adibide bat jartzeko, [[RMS Titanic|Titanic]] barkuan biziraun zuten [[pertsona (argipena)|pertsona]] gehienak lehenengo klasekoak izan ziren, baina hau ez zen azkarragoak zirelako edo igerilari hobeagoak zirelako, bere kokapen sozialagatik baizik. Aberatsak eta [[Pobrezia|pobreak]] ez dira estratifikazio sistema honen erantzukizule zuzenak, baina mailaketa horrek bere bizitzetan eragin handia dauka.
# Estratifikazio sistemak belaunaldiz belaunaldi irauten du. [[Gizarte]] guztietan gurasoek haien seme-alabei haien posizio soziala transmititu egiten diete; beraz, ezberdintasunaren pautak belaunalditik belaunaldira iraunarazten du.{{sakontzeko|}}
# Estratifikazio soziala unibertsala da, baina sozietate batetik bestera aldatu egiten da. Guztietan ezberdintasunak daude, baina desberdintasun horien gradua eta esanahia ez da berdina gizarte batean edo bestean.
# Estratifikazio soziala ez da bakarrik ezberdintasun kontua, [[kultura|kultura soziala]] ere sartu egiten da eta erlazionatuta dago indibiduoen sinesmen sistemarekin.