«Pizkundea»: berrikuspenen arteko aldeak

140 bytes removed ,  Duela 11 hilabete
t
ez dago edizio laburpenik
t (90.94.29.28 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ernestobanpiroa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
t
'''Pizkundea'''<ref name=Euskalterm&HiztegiBatua>[http://www1.euskadi.net/euskalterm/ Euskalterm terminologia-bankuan] ''Pizkunde'' eta ''Errenazimentu'' izenak proposatzen dira, ordena horretan; eta bi horiek daude onartuta, inolako oharrik gabe, euskara batuko hitzak arautzen dituen ''Hiztegi Batua''n. ''Elhuyar gaztelania-euskara'' hiztegiak ''Errenazimentu'' izena dakar.</ref> edo '''Errenazimentua'''<ref name=Euskalterm&HiztegiBatua/> —zenbaitetan ''Berpizkundea''<ref>Ibon Sarasolaren [http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=renacimiento ''Zehazki'' hiztegian hala ageri da], baina ''Hiztegi Batua''k ''pizkunde'' hobesten du «berpizkunde» sarreran.</ref> edo ''Errenaisantza''<ref>EHUren Arte Ederrak tituluaren [http://www.ehu.es/p200-content/eu/pls/entrada/plew0040.htm_asignatura_next?p_sesion=&p_cod_idioma=EUS&p_en_portal=S&p_cod_centro=320&p_cod_plan=BARTE201&p_anyoAcad=act&p_menu=principal&p_cod_asig=11180&p_ciclo=X&p_curso=X&p_vengo_de=asig_cursos ikasgaietan] forma hau erabiltzen da, baina ''Hiztegi Batua''n ez da ageri, ez eta hemen aipatu diren gainerako hiztegietan ere.</ref> ere deitua— [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mendea|XVI. mendeetako]] kultura mugimendua izan zen, [[Behe Erdi Aroa]]n [[Florentzia]]n hasi eta geroago [[Europa]]n zehar hedatuz joan zena. Hitza orduko garai historikoa izendatzeko ere erabiltzen den arren, kontuan hartu behar da Pizkundeko aldaketak ez zirela Europa osoan batera gertatu. [[Pizkundeko humanismo|Pentsamendu humanistari]] oso loturik dagoen mugimendu kultural horren oinarria Antzinate klasikoaren iturrietara itzultzea izan zen.
 
[[Fitxategi:David von Michelangelo.jpg|thumb|250px|<small>[[Michelangelo]]ren Dabid eskultura ([[Florentzia]]ko Arte Eder Akademia), [[Goi Pizkunde]]ko artearen adibidea.</small>]]
Pizkundea [[Erdi Aroa]] eta [[Aro Modernoa]]ren arteko zubia izan zen. Izan ere, Erdi Aroaren amaiera eta Pizkundearen hasierako urteetan, oso denbora laburrean, Mendebaldeko gizartea oinarri-oinarritik inarrosi zuten aurkikuntza eta asmakuntzak egin ziren, Europan eta inguruko herrietan ere. Jakintza klasikoa berpizteaz gainera, Errenazimentuan kontinente berriak aurkitu eta esploratu ziren, [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] astronomia sistemak hartu zuen [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeorenaren]] lekua, [[estatu-nazio|estatu nazioak]] eratu ziren, [[feudalismo|sistema feudalak]] gainbehera egin zuen eta komertzioa asko hedatu zen, eta garrantzi handiko berrikuntzak aplikatu edo asmatu ziren (papera, [[inprimatzeko makina]], itsasorratza, [[bolbora]]...). Nolanahi ere, garai hartako pentsalarientzat ikasketa eta jakintza klasikoen eraberritze garaia zen hura batez ere, kultura pobretu zen urte luzeen ondoren heldua. Horretan erabakiorrak izan ziren [[Bizantzio]]tik, [[Otomandar Inperioa|otomandarrengandik]] ihesi, iritsi ziren jakintsuak eta testuak, horien bidez ezagutu ahal izan baitziren klasikoak.
 
== Historiografia ==
[[Giorgio Vasari]] idazle eta artista italiarrak, [[1570]]ean argitaratutako ''Margolari, eskultore eta arkitekto famatuen bizitzak'' lanean, erabili zuen lehenbizikoz Errenazimentu (''rinascita'') hitza , baina [[XIX. mendea|XIX. mendera]] arte ez zitzaion hitz honi interpretazio historiko-artistiko zabala eman.
[[Fitxategi:Da Vinci Vitruve Luc Viatour.jpg|thumb|220px|<small>''[[Vitruvioren gizona]]'', [[Leonardo da Vinci]]ren marrazkia, arte eta zientziaren arteko konbinaketaren adibidea.</small>]]
Errenazimentuaren ezpiritua, azken aldian, hainbat eratan gorpuztu bazen ere, hasieran pentsaera mugimendu batek gauzatu zuen, [[pizkundeko humanismo|humanismo]] deritzanak hain zuzen ere. Humanismoak hainbat ezaugarri ditu:
* Lehenbizi, gizakia bera, ikuspegi guztietatik, eta bere lorpen guztiekin, hartzen du gaitzat.
 
* Lehenbizi, gizakia bera, ikuspegi guztietatik, eta bere lorpen guztiekin, hartzen du gaitzat.
* Bigarren, filosofia eta teologia eskola guztien bateragarritasuna azpimarratzen du humanismoak, hau da, jakintzaren [[sinkretismo]]a. Sinkretismo horren ondorio da artearen eta artistaren unibertsaltasuna, eta horretxen eredu Pizkundeko gizon handienetako bat, [[Leonardo da Vinci]].
* Hirugarren, gizakiaren duintasuna aldarrikatzen du. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] bizitza idealak bestelako bati egiten dio leku. Penitzentzia zen Erdi Aroan giza jardueraren modu gailen eta nobleena. Humanismoak, berriz, gauzak sortzeko borrokatzea eta izadia menderatzea du helburu.
* Azkenik, galdutako giza izpiritua eta jakintza berritzen saiatzen da humanismoa. Hura berreskuratzeko eginahaletan, ikuspuntu espiritual eta intelektual berri bat errotzen lagundu zuen, jakintza mota berri bat garatzen. Hala, humanismoaren eraginez erlijio ortodoxiak ezarritako pentsamenduzko mugak hautsi egin ziren. Galdera eta kritika librea ekarri zuen, eta gizonaren pentsakeran eta sorkuntzetan fedea sortu.
 
Giza harremanei eta ideologia trukeei esker asko zabaldu ziren ideiak. Humanisten gutun bidezko harremanak eta maizko bidaiak oso bide egokia izan ziren ideiak trukatzeko. [[Erasmo Rotterdamgoa]], adibidez, Paris, Ingalaterra eta Italian zehar ibili zen.
 
[[Fitxategi:Chateau de Chenonceau 2008E.jpg|thumb|300px|<small>[[Chenonceau jauregia]], [[Frantzia]].</small>]]
Unibertsitateen artean ere harreman handia zegoen. Irakasle ospetsuenak beste unibertsitateetara joaten ziren eskolak ematera. Hizkuntza arazorik ez zegoen, hizkuntza bera erabiltzen baitzen denetan, latina. [[Juan Luis Vives|Lluis Vives]] espainiarrak, adibidez, [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxforden]] eta [[Lovaina]]n eman zituen eskolak. Eta arrazoi beragatik, ikasle dirudunak ere Europako unibertsitate ospetsuenetara joaten hasi ziren ikastera.
 
 
=== Lehen Pizkundea ===
[[Fitxategi:11 FI view1.JPG|thumb|ezkerrera|300px|<small>[[Florentzia]]ko [[Santa Maria del Fiore]] katedralaren kupula, [[Filippo Brunelleschi|Brunelleschiren]] maisulana</small>]]
[[1401]]ean lehiaketa bat egin zen [[Florentzia]]n, [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|San Giovanniko bataiategiko]] [[brontze]]zko ateak nork egin erabakitzeko. Besteren artean, [[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]], [[Donatello]] eta [[Lorenzo Ghiberti|Ghiberti]] aurkeztu ziren lehiaketa hartara. Ghiberti urregile eta margolariak eskuratu zuen lana. Brunelleschi eta Donatellok [[Erroma]]ra alde egin zuten, eta han Antzinateko arkitektura eta eskulturaren azterketan murgildu ziren. Florentziara itzuli eta Erroman ikasiak gauzatzen hasi zirenean, bigarrenez jaio zen antzinako munduko arte errazionala.
 
 
=== Goi Pizkundea ===
[[Fitxategi:God2-Sistine Chapel.png|thumb|ezkerrera|300px|<small>[[Michelangelo]]ren ''Adamen kreazioa'', [[Kapera Sixtinoa|Kapera Sixtinoko]] freskoa.</small>]]
Goi Pizkundearen garaiko arteak 35 bat urte zuen, [[1490]] ingurutik [[1527]] arte, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.aren]] osteek [[Erromaren arpilatzea|Erroma arpilatu]] zuten arte alegia, eta hiru artista handiren inguruan loratu zen: [[Leonardo da Vinci]] ([[1452]]-[[1519]]), [[Michelangelo]] ([[1475]]-[[1564]]) eta [[Rafael]] ([[1483]]-[[1520]]). Leonardo izan zen [[Pizkundea|Errenazimentuko]] gizon handiena, jeinu bakartia, jakintzaren adar bat bera ere baztertu ez zuena; Michelangelok ahalmen sortzaile izugarria zuen, proiektu handiak egin zituen, beti ere giza gorputza hartuz emozioen adierazpide nagusitzat; Rafaelek izpiritu klasikoa bete-betean agertzen duten obrak sortu zituen, armonia, baretasun, edertasunez beteak.
 
Leonardo bere garaian bertan artista handitzat hartu bazuten ere, margotzeko ez zioten denbora askorik utzi anatomiari, hegan egiteari, eta landare eta animalien bizitzari buruz egin zituen azterketa luzeek. Margolan gutxi bukatu zituen, ospe handia eman ziotenak halere. Horietakoak dira ''[[Gioconda|Mona Lisa]]'' ([[1503]]-[[1505]]), ''[[Arroketako Ama Birjina]]'' ([[1458]] ingurukoa), eta [[Azken Afaria (Leonardo da Vinci)|Azken Afaria]] freskoa ([[1495]]-[[1498]]), gaur egun hondaturik dagoena.
 
[[Fitxategi:La Fornarina by Raffaello.jpg|thumb|200px|<small>''[[La fornarina]]'' (Antzinako Artearen Galeria Nazionala, [[Erroma]]), [[Rafael]]en margolana.</small>]]
Michelangeloren aurreneko eskultura lanei, hala nola ''Pietà'' ([[1499]]), eta ''David'' ([[1501]]-[[1504]]) obrei, trebetasun tekniko izugarriaz gainera, anatomia eta proportzioaren legeak muturreraino eramateko joera nabari zaie. Bere burua, batez ere, eskultoretzat zeukan arren, Michelangeloren lan ezagunena [[Vatikano Hiria|Vatikanoko]] [[Kapera Sixtinoa|Kapera Sixtinoko]] sabaiko fresko erraldoia da. Lau urtetan egin zuen, [[1508]]tik [[1512]]ra, eta konposizio guztiz konplexua du, baina, aldi berean, kristau teologia tradizionala eta pentsamolde platonikoa elkartzen baititu, bateratzailea da filosofian.
 
Frantzia izan zen, ziur asko, italiar Pizkundearen jarraitzaile fidelena, ezaugarri berezi batzuk izan zituen arren. [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.a]] erregeak Frantzia aldera hedatu nahi izan zuen Italiako Errenazimentua, eta pintore italiarren eskola bat zabaldu zen [[Fontainebleau]]n ([[Fontainebleauko eskola]]). XVI. mendearen erdialdean, ordea, frantziar estilo klasiko bat sortu zen, tradizio nazionalen, italiar eraginaren eta Antzinateko obren inspirazioaren sintesi gisa.
 
[[Fitxategi:Hans Holbein d. J. 065.jpg|thumb|200px|<small>[[Thomas More]]ren erretratua, [[1527]].</small>]]
[[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterran]], berriz, Pizkundeko arteak ez zuen arrakastarik izan, arkitekturan ez behintzat, [[arkitektura gotikoa|gotiko]] estiloari leial jarraitu baitzuten XVI. mendearen zati luze batean. Humanismoa, berriz, oso ondo sartu zen, [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxforden]], [[Thomas More]]ri esker.
 
== Artea ==
Gai berriak lantzen hasi baziren ere (mitologia, erretratua, ikuspegiak…), Erdi Arokoak bezala [[Kristautasun]]ari buruzkoak dira Errenazimentu garaiko arte lan geheintsuenak. Irudiak askoz ere naturalagoak dira, ordea, eta ez dira hain zurrun eta geldiak, edertasuna eta bizitzearen poza adierazten baitute. Bizitzaren beste zenbait alor bezala, artea ere ''paganizatu'' egin zen nolabait. [[Antzinako Erroma|Erroma]] eta [[Antzinako Grezia|Greziako]] klasikoen lanak hartu zituzten oinarri Errenazimentuko artistek, eta espazioa eta adierazkortasun indarra izan ziren haien ardura nagusiak.
 
=== Arkitektura ===
[[Fitxategi:Tempietto05.jpg|thumb|250px|<small>[[Donato Bramante|Bramanteren]] [[San Pietro in Montorioko Tenplutxoa]], [[Erroma]].</small>]]
{{Nagusia|Pizkundetar arkitektura}}
Errenazimentuko arkitektura profanoa izan zen hasieratik, eta gotikoak ia indarrik ez zuen hiri batean sortu zen: [[Florentzia]]n. Proportzio neurtuak erabiltzea, ordenak bata bestearen gainean jartzea, [[kupula]]k erabiltzea eta tamaina erraldoiak sartzea izan ziren Errenazimentuko arkitekturaren ezaugarriak. [[Quattrocento]] delakoan (XIV. mendeko Italiako Errenazimentuan) sarritan erabili ziren atxikituriko zutabeak eta pilastrak, [[kapitel]] klasikoak, [[fuste]] lauak, [[erdi puntuko arku]]ak eta zirkulu erdiko [[Ganga (arkitektura)|gangak]].
 
=== Eskultura ===
[[Fitxategi:Testina 26 autoritratto.JPG|thumb|200px|<small>[[Lorenzo Ghiberti|Ghiberti]], [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Florentziako bataiotegiko]] oparraldeko atean.</small>]]
Pizkundeko eskultura Antzinateko tradizioan oinarritu zen, hura berriztatu bazuen ere. Gizakia goraipatzen zen, gizakiaren gorputzaren edertasuna, anatomiaren ezagutzari esker. Arkitektura bezala, Florentzian sortu zen Errenazimentuko eskultura, eta profanoa izan zen hasieratik. Adierazkortasuna eta formaren perfekzioa lortzea zuen helburu. Genero horretako lanik aipagarriena [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Florentziako bataiotegiko]] ateetako behe-erliebeak dira. Ordura bitartean inoiz lortu gabeko sakontasun sentsazioa lortu zuen [[Lorenzo Ghiberti|Ghibertik]] lan horretan. [[Michelangelo]]ren biluziaren teknika bikaina izan zen Cinquecentoaren ardatza.
 
=== Pintura ===
Pinturak gorakada handia izan zuen garai horretan, ez Italian bakarrik, baita Flandesen eta Alemanian ere. Italian, Quattrocentoko pinturaren ezaugarriak marrazkiaren zehaztasuna, [[esfumatura|sfumatoa]], dotorezia eta konposizioaren oreka izan ziren. Cinquecentoan Erroma eta [[Venezia]] bihurtu ziren pinturaren gune nagusi. Lehenengo hiriko pinturaren ezaugarria handitasuna izan zen ([[Rafael]]), eta bigarrenekoarena, berriz, kolorearen eta argiaren erabilera trebea ([[Tiziano]], [[Tintoretto]]).
 
=== Musika ===
Italiako iparraldean sortu zen Errenazimentuko musika, ''Ars nova'' izenarekin, eta Errenazimentuko idazle handienen letrak erabili zituen. Musika berriaren lehenengo formak [[frottola]], [[ballata]] eta [[caccia]] izenekoak izan ziren. Handik gutxira, Frantziara hedatu zen mugimendua, eta [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako kondeen]] gortea Errenazimentuko musikak izan zuen gune aipagarrienetakoa bilakatu zen. XVI. mendean etorri zen Errenazimentuaren amaiera, hiru polifonista handiokin: [[Orlando di Lasso]], [[Palestrina]] eta [[Tomás Luis de Victoria]].
350

edits