«Eneko Olasagasti»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(→‎Zuzendaria: antzerkia)
 
== Biografia ==
[[Kazetaritza]] ikasketak egin zituen [[EHUEuskal Herriko Unibertsitatea|Leioako Unibertsitatean]]. 1984an Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatiko Eskolan ([[Antzerti]]) diplomatu zen. 1980ko hamarkadan aktore gisa aritu zen batez ere, eta 1990eko hamarkadan salto egin zuen zuzendaritzara eta gidoi idazketara, [[Carlos Zabala]] lagunarekin batera. Telebista-saioetarako gidoiak idatzi eta zuzendu zituzten. 1994an ''[[Maite (filma)|Maité]]'' filma zuzendu zuen eta [[Habana]]ko Zinemaldiaren Ikusleen Saria lortu zuen. 1998an Tentazioa produkzio-etxearen sorkuntzan parte hartu zuen eta horrela zenbait proiektu eta antzezlan plazaratu zituzten. Bestalde, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da [[Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea|(Huhezi)]].<ref>{{erreferentzia|izena= Idoia |abizena=Etxeberria|url= http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-19/056/002/Hitzetatik_ekintzetara.htm |izenburua= Eneko Olasagasti: Hitzetatik ekintzetara |egunkaria=[[Berria]]|data= 2006-11-19}}</ref>
[[Fitxategi:Alardearen seme alabak (8677815692).jpg|thumb|alt=|330x330px|[[Alardearen seme-alabak]] filmaren aurkezpena]]
Hainbat komunikabidetan idazten du.<ref>{{erreferentzia|egilea=Euskadiko Filmategia|izenburua=Olasagasti Eceiza, Eneko|url=http://www.filmotecavasca.com/eu/eneko-olasagasti-eceiza}}</ref>
Anonymous user