Babismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
 
== Etimologia ==
Bábismo hitza mendebaleko orientalistek sortutako terminoa da, ez fedekideek. Bab izenetik eratortzen da ({{lang-ar|باب}}) , euskaraz: atea). Bestalde, Bayání terminoa B-Y-N hiru errotiko kontsonantez osatzen da. Arabierazko hitzak errotiko kontsonanteen inguruan osatzen dira, bokalak eta errotikoak ez diren beste kontsonanteak gehituta. Azken hauen arabera, errotiko kontsonante horiek aditza, izena edo adjektibo bihurtuko dira.
 
Kasu honetan B-Y-N hirukoteak argitasuna edo bereiztea adierazten dute. Bayan hitza, zehazki, metaforak eta interpretazioak lantzen dituen arabierazko erretorikaren adarraren eremuko azalpena edo iruzkina da.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=en|izenburua=The Dictionary of Islam|urtea=2003|abizena=Espito|izena=John L.|orrialdeak=|orrialdea=39|argitaletxea=|ISBN=0-19-512558-4|url=https://books.google.es/books/about/The_Oxford_Dictionary_of_Islam.html?id=E324pQEEQQcC&printsec=frontcover&source=kp_read_button&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false}}</ref>
22. lerroa:
==Historia==
 
[[Persia]]n sortu zen [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] bigarren erdian Siyyid Alí Muhammad-i-Shirazík, [[Bab|Bab-ek]] irakatsita. Báb-ek [[xiismo|xiitek]] itxaron zuten [[Mahdi|Imam ezkutuaren]] itzulera zela aldarrikatu zuen, eta berrikuntza gisa sorturiko mugimendu honen doktrina bi liburuetan bildu zuen: ''[[Persiera|persierazko]]'' ''Baian-a eta [[Arabiera|arabierazko]] Baian-a'' («Agerpidea edo Azalpena»). Horietan azaldutakoak eragindako iraultza zela eta, Siyyid Alí Muhammad preso hartu eta fusilatu egin zuten [[Tabriz]]en [[1850]]<nowiki/>ean, eta haren 20.000 jarraitzaile ere (babiak) hil zituzten ondorengohurrengo urteetan. Aipatzekoak dira [[Xaykh Tabarsí|Xeikh Tabarsí]], [[Zanjan|Zanján]], [[Nayríz]] eta [[Teheran]]en pairatutako sarraskiak. Mugimenduak klandestinitatean eta [[Otomandar Inperioa|Otomandar Inperioan]] iraun zuen.
 
== Adarrak ==
 
[[Báb]] zendu ondorengo 20 urteetan, 25 bat lagunek aldarrikatu zuten Hark iragarritako "Jainkoak agerraraziko zuen" hori zirela. Horietatik bik egin zuten aurrera: Mirza Yahya, Subh-i-Azal ([[Zipre|Ziprera]] erbesteratua) eta bere anaia Mirza Husain Alí, [[Bahá'u'lláh]] ([[Haifa|Haifara]] erbesteratua).
 
Mirzá Yahya Azal-en ehunka jarraitzaileek, azaliek, [[Xiismo|Islam Xiah-ren]] adar bat izaten jarraitzen dute egun [[Iran|Iranen]].