«Helen Abbott Michael»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Bizitza eta Lana ==
Helen Cecilia De Silver Abbott Filadelfian jaio zen 1857an, James Abbott eta Caroline Monteliusen semea da. Helen hasiera batean pianista izatera bideratu zen, [[Mary F. Howell]] anderea bere irakaslea izan zen. 1881ean, Parisen antzeztu ondoren Estatu Batuetara itzuli zen eta zientziara dedikatu zen Helmholtz-en Optika Fisiologikoari buruzko Tratatuaren kopia erosi ondoren. Pentsamendu zientifikoek inguratu zuten eta, ondorioz, [[Optika|optikan]] eta [[Fisika|fisikan]] interesa piztu zitzaion. Garai hartan zoologiarekiko interesa ere izan zuen. 1882ko udazkenean, Helenek, zientzia arloa gehiago esploratu ondoren, medikuntzan sakondu zen eta Emakumeen Medikuntzako Unibertsitatean sartu zen [[Pennsylvania]]. Bere determizazioa eta posizio soziala Pennsylvaniako mediku eta irakasle ezagunekin batera ikasteko aukera eman zion. Helenek bere bigarren ikasturtean, eskolatik erretiratu behar izan zuen erorketa larria jasan zuelako eta osasun txarra zuelako. Berreskuratzen ari zen bitartean, Helenek interesak aldatu zituen landareen analisi kimikora. Haur batzuek sustrai pozoitsuak irensten zituzten gertakari baten ondoren, landareen propietate kimikoengatik eta haien jatorriarekin interesa piztu eta bereganatu zuen.
 
1887ko udan Helen Europako kontinentean zehar ibili zen zientzialari ospetsu asko bisitatzeko eta emakumeak gaur eguneko aukera berdinak izateko. Suedia, Suitza, Alemania eta Britainia Handiko laborategiak eta [[Erakunde|erakundeak]] bisitatu zituen. Zientzialariek ongi etorriak egin zioten Michaeleri Samuel Langley-k (Smithsonian Institution-eko idazkariak) izandako gutunagaitik. 1887. urtearen amaieran Estatu Batuetara itzuli zenean, Bostonera joan zen. Henry Trimble irakaslearen laborategian hasi zen lan egiten eta gero Tufts Unibertsitatean non Arthur Michael ezagutu eta harekin ezkondu egin zen. Ezkondu eta aldi gutxi batera mudu osotik bidaiatu zuen kultura gehiago ezagutzeko. Bikotea Ameriketara itzuli zen 1890ean, eta Arthur-ek Clark Unibertsitateko Worcester-eko (Massachusetts) Kimika Laborategiko zuzendari kargua onartu zuen. 1891n, Helen eta Arthur itsasaldeko Ingalaterrako herri batera joan ziren eta han ikerketa kimikoak egiten zituzten laborategi pribatu batean. Laborategian egin zituen ikerketak, [[organiko]] sintetikoari buruz, lau artikulu ekarri zituzten.