Potasas de Navarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
[[1957]]ko [[maiatzaren 29]]ko dekretuaren bidez sortu zuten. 1970eko hamarkadan sindikalismo indartsua zuen lantegiak eta bertan aurrera eraman ziren grebak ospetsuak izan ziren. Potasasen langileek borroka bide berriak sortu zituzten, ezagunena mehategietan ixtearena. Protesta mugimendu ezagunena [[1975]]eko urtarrilaren 17an izan zen: urtarrilaren 7tik 47 langile entzerratuta zeudenean, [[Zizur]]retik 5.000 pertsonen manifestazioa mehategiraino urbiltzen saiatu zen. [[Goardia Zibil]]en errepresioa horren aurrean oso gogorra izan zen. Estatuan lehen aldiz [[Gomazko piloten jaurtigailu|piloten jaurtigailuak]] erabili ziren eta errepresiorako zuten material guztia agortu zuten. Errepresio bortitzak mobilizazio handiak eta Nafarroako gizartearen erantzun kritiko zabala ezagutu zituen; horrela, Nafarroa osoan greba orokorraren bi egun antolatu ziren. Azkenean, urtarrilaren 21ean, langileak mehategitik atera ziren. Zalantzarik gabe hau Nafarroan izandako greba handiena izan zen.<ref>https://elpais.com/diario/1980/11/30/economia/344386812_850215.html</ref>
 
Lantegi hau itxi ondoren, urte berean, abenduaren 28an, INIk eta Nafarroako Gobernuak «[[Potasas de Subiza]]» sortu zuten. Lantegi berriak 1990an 533 langile zituen eta ongarriak ekoizten zituen. Azkenik, [[1990eko hamarkada]]n, betiko itxi zuten [[XX. mendea]]n [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] enpresarik handiena izandakoa.
 
== Ezaugarriak ==