Shock hipobolemiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{gaixotasun infotaula}} {{ohar medikoa}} '''Shock hipobolemikoa'''<ref>Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]</ref> sindrome konplexu bat da, odol bolumen zirkulatza...»
(Ez dago alderik)

13:17, 22 martxoa 2020ko berrikusketa

Shock hipobolemikoa[1] sindrome konplexu bat da, odol bolumen zirkulatzailea jaisten denean garatzen dena, bihotza gorputzari behar adina odol ponpatzeko gai ez denean.[2] Egoera kliniko horretan, zeluletara iristen den odol kantitatea ez da nahikoa zelulek beren funtzioak egin ahal izateko. Shock mota horrek organo askok funtzionatzeari uztea eragin dezake; beraz, talka hipobolemikoa larrialdi medikoa da.

Shock hipobolemiko
Deskribapena
MotaShock zirkulatorioa
Hipobolemia
Identifikatzaileak
GNS-10R57.1
GNS-9785.59
DiseasesDB29217
MedlinePlus000167
eMedicine000167
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pertsona bati odol bolumenaren %10 ere atera dakiokeela badakigu, odol presioan eta bihotzeko gastuan eragin garrantzitsurik izan gabe. Hala ere, odol bolumen normalaren %20 baino gehiago galtzeak shock hipobolemikoa eragiten du.[2] Odolaren galera zenbat eta handiagoa eta azkarragoa izan, orduan eta gogorragoak izango dira sintomak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]
  2. a b (Gaztelaniaz) MedlinePlus. (2008ko urria). [Shock hipovolémico. .

Kanpo estekak

  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.