Leonardo da Vinci: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
47. lerroa:
 
1519ko maiatzaren 2an hil zen, Frantziako erregearen eskuetan, 67 urte zituela eta, Vasariren idatziek diotenez, bere fede gabeziaz damututa.
 
== Harremanak eta eraginak ==
 
=== Leonardo Florentzian: maisuak eta garaikideak ===
1466an, Leonardo [[Andrea del Verrocchio]]<nowiki/>rekin ikasten hasi zenean, Verrocchioren irakaslea izan zen [[Donatello]] eskultorea hil zen. [[Paolo Uccello]] margolaria -perspektibarekin esperimentatu zuena eta paisaien margolanetan  eragina izan zuena-, jada oso zaharra zen. Era berean, hirurogei urtetik bueltan zeuden [[Piero della Francesca]] eta [[Fra Filippo Lippi]] margolariak, [[Luca della Robbia]] eskultorea, eta [[Leon Battista Alberti]] arkitektoa eta idazlea.<ref>{{erreferentzia|izena=Brucker|abizena=Gene A.|urtea=1969|izenburua=Renaissance Florence|argitaletxea=Wiley and Sons|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> Hurrengo belaunaldiko artista ospetsuenak Andrea del Verrocchio, [[:es:Antonio_Pollaiuolo|Antonio Pollaiuolo]] eta [[:es:Mino_da_Fiesole|Mino da Fiesole]] eskultorea izan ziren.<ref>{{erreferentzia|izena=Frederich|abizena=Hartt|urtea=1970|izenburua=A History of Italian Renaissance Art|argitaletxea=Thames and Hudson|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Laguntzaileak eta ikasleak ===
[[:es:Salai|Gian Giacomo Caprotti da Oreno]], Salai edo "il Salaino" ("deabru txikia") deiturikoa. Vasarik deskribatzen zuenez, “Leonardok maite zuen ile fin eta kizkurreko gazte atsegina eta polita zen”.<ref>{{erreferentzia|izena=Giorgio|abizena=Vasari|urtea=1965|izenburua=Le Vite, 1568|argitaletxea=Penguin Classics-ek berrargitaratua 1965 George Bull-en itzulpenarekin|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=It}}</ref> Salai 1490ean sartu zen Leonardoren zerbitzura, 10 urte zituela. Beraien arteko harremana ez zen erraza izan. Urtebete geroago, Leonardok gaztearen akatsen zerrenda egin zuen, "lapurra", "gezurtia", "burugogorra" eta "tripontzia" zela deituz. "Deabru txikiak" dirua eta balio handiak gauzak lapurtu zizkion gutxienez bost alditan, eta dirutza xahutu zuen arropetan eta hogeita bost bikote zapatetan.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Léonard|argitaletxea=Codex C. 15v, Institut de France. Richter-en itzulpena|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=Fr}}</ref> Hala ere, Leonardok gaztearekin zuen harremanaren hasierako urteei buruzko oharretan, nerabeari buruzko irudi ugari dituzte. Salai bere zerbitzari eta laguntzaile ofiziala izan zen hurrengo hogeita hamar urtetan.<ref>{{erreferentzia|izena=Angela|abizena=Ottino della Chiesa|urtea=1967|izenburua=The Complete Paintings of Leonardo da Vinci|argitaletxea=Penguin|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Bizitza pribatua ===
Leonardo da Vinci-k, zegozkien arloetan onespena zuten edo bere garaian eragin garrantzitsua izan zuten lagunak zituen. Adibidez [[Luca Pacioli]] matematikaria, liburu baten berarekin lankidetzan aritu zena. [[Cesare Borgia|Cesar Borgia]]<nowiki/>ren zerbitzuan bi urte eman zituen, eta adiskidea zen baita Lorenzo de Medicirekin edo Marcantonio della Torre medikuarkin. Nicolás Machiavellorekin adiskidetasun estua izan zuen, eta [[Michelangelo|Miguel Angel]] lehiakidea ezagutu zuen. Bere lagunen artean [[:es:Franchino_Gaffurio|Franchino Gaffurio]] eta [[:es:Isabel_de_Este|Isabel de Este]] ere bazeuden. Badirudi Leonardok ez zuela harreman esturik izan emakumeekin, Isabelekin izan ezik. Erretratu bat egin zion berari, Mantuara joan zen bidai baten, eta gaur egun galduta dagoen margolan baten oinarria izan zen.<ref>{{erreferentzia|izena=Daniel|abizena=Arasse|urtea=1997|izenburua=Leonardo da Vinci|argitaletxea=Konecky & Konecky|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> Jacopo Andrea da Ferrara arkitektoaren adiskidea izan zen baita, erail zuten arte.<ref>{{erreferentzia|izena=Alessandro|abizena=Vezzosi|urtea=1996|izenburua=A Léonard de Vinci: art et science de l'univers|argitaletxea=Gallimard|orrialdea=|orrialdeak=Capítol 4: «L'art et la guerre»|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
 
== Lana ==
58 ⟶ 69 lerroa:
==== Lehen margolanak ====
[[Fitxategi:Leonardo da Vinci - Virgin and Child with St Anne C2RMF retouched.jpg|thumb|Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana ]]
Ezagutzen den Leonardoren lehen lana, [[Andrea del Verrocchio|Verrocchio]] eta bere ikasleek egindako [[:es:Bautismo_de_Cristo_(Verrocchio)|Kristoren Bataioa]]<nowiki/>ren zati bat da. Garai hartako itxura duen beste koadro bat [[:es:Anunciación_(Leonardo,_Uffizi)|Mariaren Deikundea]] da. Horietako bat txikia da, 59 zentimetro luze eta 14 zentimetro garaia. Konposizio handi baten oinarrian joateko [[:es:Predela|predelea]] da, kasu honetan [[:es:Lorenzo_di_Credi|Lorenzo di Credi]]-ren margolanetik bereizi dena. Bestea obra askoz handiagoa da, 217 zentimetro luzekoa. Bi Deikunde horietan, Leonardok Ama Birjinaren irudia eskuinaldean eserita edo belauniko jarri du, eta perfilez aingeru bat berarengana gerturatzen dena ezker aldetik. Aingeruaren arropen eta hegalen mugimenduari buruz egiten du lan handiena. Obra hau Domenico Ghirlandaiok egina uste bazen ere lehenago,  gaur egun ia unibertsalki Leonardori leporatzen zaio.<ref>{{erreferentzia|izena=Luciano|abizena=Berti|urtea=1971|izenburua=The Uffizi|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=pp. 59-62|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> 1478 eta 1482 artean [[:es:Madona_Benois|Madona Benois]] margotu zuen, egile florentziarrari egotzi zaiona baina exekuzio data oso eztabaidatua dago oraindik. Beste erretratu txiki bat ere berari egozten zaio, [[:es:Retrato_de_Ginebra_de_Benci|Ginebra Benci]]<nowiki/>koa izenekoa, 1474-1476 urteen inguruan datatua. [[:es:Virgen_del_clavel|Krabelinaren Ama Birjina]], 1478 eta 1480 urteen artean burutu zela datatua, garai honetako beste lan aipagarri bat da.<ref>{{erreferentzia|izena=Pierluigi, Elda|abizena=De Vecchi, Cerchiari|urtea=1999|izenburua=I tempi dell'arte|argitaletxea=Bompiani, Milano|orrialdea=|orrialdeak=Volume 2|ISBN=88-451-7212-0|hizkuntza=It}}</ref>
 
==== 1480ko hamarkada ====
Hamarkada honetan, Leonardok bi enkargu garrantzitsu jaso zituen, eta garrantzi handia zuen beste lan bati ere  ekin zion. Horietako bi ez ziren inoiz amaitu, eta hirugarrenarekin negoziazio prozesu bat eman zen, amaitu eta ordaintzeko. Pintura horietako bat [[:es:San_Jerónimo_(Leonardo)|San Jeronimo]]<nowiki/>rena zen. Liana Bortolon adituak Leonardoren bizitzaren garai zail batekin lotzen du koadro hau. Malenkoniaren seinaleak irakur daitezke egunerokoan: «Bizitzen ikasten nuela pentsatzen nuen, hiltzen bakarrik ikasi nuen».<ref>{{erreferentzia|izena=Liana|abizena=Bortolon|urtea=1967|izenburua=The Life and Times of Leonardo|argitaletxea=Paul Hamlyn, London|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> San Jeronimoren konposizioaren finkapen ausarta eta berritzailea, paisaiaren eta drama pertsonalaren elementuekin, amaitu gabeko beste lan bikain baten ere agertzen da, [[:es:Adoración_de_los_Magos_(Leonardo)|Magoen Gurtza]]<nowiki/>n hain zuzen, Scopetoko [[:es:San_Donato_Milanese|San Donato]]<nowiki/>ko fraideek agindutakoa. Oso margolan konplexua izan zen, eta Leonardok marrazki eta prestaketa zirriborro ugari egin zituen. Horien artean, eszenatokiaren atzeko plano gisa balio duen arkitektura klasikoaren hondamena. 1480an, margolari florentziarrak [[:es:La_dama_del_armiño|Dama katazuria]]<nowiki/>rekin egin zuen, baina 1482an, Lorenzo de Médici-k hala eskatuta, Milanera joan zen Ludovico Sforzaren mesedeak irabazteko, eta ondorioz koadro hori bertan behera utzi zuen.<ref>{{erreferentzia|izena=Angela|abizena=Ottino della Chiesa|urtea=1967|izenburua=The Complete Paintings of Leonardo da Vinci|argitaletxea=Penguin|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> Garai honetako hirugarren lan garrantzitsua [[:es:La_Virgen_de_las_Rocas|Arroketako Ama Birjina]] izan zen (lan honen bi bertsio zeuden, biak Leonardori egotzita)<ref>{{erreferentzia|izena=Giorgio|abizena=Vasari|urtea=1965|izenburua=Lives of the Artists, 1568|argitaletxea=Penguin Classics, trans. George Bull|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=0-14-044164-6|hizkuntza=En}}</ref>, Milango Maria Sortzez Garbiaren kofradiak agindutakoa. Koadroak jada eraikitako erretaula handi bat osatzeko balioko zuen,<ref>{{erreferentzia|izena=Jack|abizena=Wasserman|urtea=1975|izenburua=Leonardo da Vinci|argitaletxea=Abrams|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> eta bere elaborazioa ia Magoen Gurtza bezain konplexua izan zuen, lau pertsonaia baino ez izan arren, eta paisaia deskribatu atzealde arkitektonikoaren ordez. Pintura amaitzea lortu zuen, koadroaren bi bertsio egin ziren: kofradiaren kaperan geratu dena, eta urte batzuk geroago egindako bigarren bertsio bat, aureolak eta [[:es:Juan_el_Bautista|Juan Bautista]]<nowiki/>ren makila gehituta.
[[Fitxategi:Mona Lisa, by Leonardo da Vinci, from C2RMF retouched.jpg|thumb|Gioconda edo Mona Lisa (1503-1506), Louvreko Museoa, Paris]]
 
109 ⟶ 120 lerroa:
 
==== Marrazkigintza ====
[[Fitxategi:Leonardo Da Vinci - Vergine delle Rocce (Louvre).jpg|thumb|Arroketako Ama Birjina. 1483-1486]]
Leonardo ez zen [[Margolaritza|margolari]] oparoa izan, baina bai ordea oso [[marrazki]]<nowiki/>lari emankorra. Bere egunerokoak zirriborro txikiz eta marrazki oso xehez bete zituen, arreta erakarri zion guztia jasota uzteko. Eta oharrez gain, margolanen azterketa ugari daude. Horietako batzuk prestaketaren zirriborroak dira, besteak beste [[Magoen gurtza (Dürer)|Magoen gurtza]], [[Arroketako Ama Birjina]], eta [[Jesusen Azken Afaria|Azken Afaria]]. Data jarri zion lehen marrazkia 1473ko Arno ibarraren paisaia izan zen, eta bertan ikus daitezke ibaia, mendiak, Montelupo gaztelua eta, haratago, zehaztasunez egindako baserriak.<ref>{{erreferentzia|izena=Liana|abizena=Bortolon|urtea=1967|izenburua=The Life and Times of Leonardo|argitaletxea=Paul Hamlyn, London|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
 
Marrazkirik ospetsuenen artean Vitruvioko Gizona dago, giza gorputzaren proportzioen azterketa dena, eta ezagunak dira baita Aingeruaren Nagusia, Arroketako Ama Birjina, Ama Birjina Jesus Haurra eta Santa Ana, eta San Juan Bataiatzailea. Azken hau marrazki handia zen (160 x 100 cm) igeltsu zuri-beltzean koloretako paper gainean; eta bertan esfumatura teknika erabiltzen du. Santa Anaren gai hau, Familia Santuarenarekin batera, 1500etik 1517ra Leonardoren obran nagusituko zen. Ez dirudi Leonardok marrazki honetatik margolanik egin zuenik, baina nahiko margolan hurbila da  [[:es:La_Virgen,_el_Niño_Jesús_y_Santa_Ana|Ama Birjina Jesus Haurra eta Santa Ana]].<ref>{{erreferentzia|izena=Angela|abizena=Ottino della Chiesa|urtea=1967|izenburua=The Complete Paintings of Leonardo da Vinci|argitaletxea=Penguin|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
 
Beste marrazki interesgarri batzuk "[[karikatura]]" azterketa ugariak daude, eta gehiegikeriak izan arren, badirudi bizi ereduen behaketan oinarrituta zeudela. Vasariren esanetan, Leonardok aurpegi interesgarria  zuen pertsona bat ikusten zuenean, egunen osoan jarraitzen zion behatu ahal izateko, ondoren arretaz marrazteko.<ref>{{erreferentzia|izena=Alessandro|abizena=Vezzosi|urtea=1996|izenburua=A Léonard de Vinci: art et science de l'univers|argitaletxea=Gallimard|orrialdea=|orrialdeak=Capítol 4: «L'art et la guerre»|ISBN=|hizkuntza=Fr}}</ref> Edertasun handiko gazteei buruzko ikerketa ugari ere egin zituen, ezohiko aurpegia zutenak, “profil grekoa” deiturikoak, greziar estatua askoren profil bereizgarria zena. Bere ikaslea zen Salairekin lotu izan dira gehienak. Halaber, Leonardok sarri margotu zuen Salai jantzi eta mozorro desberdinak zituela. Kontuan izan behar da Leonardo ospetsua zela prozesio tradizionaletarako apaingarriak eta jantziak sortu zituelako. Beste marrazki batzuk, sarritan zehatzak oso, arropen azterketak erakusten dituzte.<ref>{{erreferentzia|izena=Gloria|abizena=Fossi|urtea=2004|izenburua=Uffizi|argitaletxea=Giunti, Firenze|orrialdea=p. 176|orrialdeak=|ISBN=88-09-03675-1|hizkuntza=It}}</ref> Leonardoren jakin-minaren beste adibide bat Bernardo di Bandinoren marrazki bat da, Pazziren konspirazioan Juliano de Médiciren hiltzaileetako bat izan zena. Florentziako Palazzo del Capitano di Giustiziako leihoetako baten zintzilikatu zuten, 1479ko abenduaren 29an.<ref>{{erreferentzia|izena=Philippe|abizena=Daverio|urtea=2013|izenburua=Guardar lontano veder vicino|argitaletxea=Rizzoli|orrialdea=p. 158|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=It}}</ref>
 
=== Eskultura ===