Irfan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
1. lerroa:
 
'''<nowiki/>'IrfaanIrfan''' hitzak ( [[Arabiera|arabieraz]] / [[Persiera|persieraz]] / [[Urdu|urduz]] : {{Lang|ar|عرفان}} ; {{Lang-tr|İrfan}}) –''Irfaan'' eta ''Erfan'' ere idatz daiteke– literalki ezagutza, kontzientzia edo jakinduria esan nahi du. Mistizismo islamiarraren eremu zabalean, mistizismo teorikoa, praktikoa eta konbentzionala aurki daitezke [[Sufismo|sufismoarekin]] tartekatuak, halako moldez non zenbait kasutan irfana eta sufismoa gauza bera direla uste izaten da. Hala ere, mistizismo islamiarra, sufismoa ez bezala, [[teologia]] eta [[Filosofia|filosofiarekin]] batera islamiar zientzietako bat da. Báhá'í idazteunetan ehunka aldiz aipatzen da irfan-a bere adiera literalean. Islamean ez bezala, ikasi beharreko zerbait izan beharrean, eguneroko zereginetan errealitate transzendente batez konturatzearekin lotzen da.
 
== Mistika ==
6. lerroa:
 
== Xiismoan ==
Bestalde, Xiismo Hamabigarrentarrean, Irfan hitzak [[gnosis]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Muṭahharī, Murtaz̤á.|izenburua=Light within me|argitaletxea=Ansariyan Publications|data=2000|url=http://worldcat.org/oclc/31051673|isbn=964-438-301-X|pmc=31051673|sartze-data=2020-03-21}}</ref> esan nahi du. Gaurko Irfanaren sustatzaile xiita ospetsuenen artean teologo usuli hauek ditugu: Allāmah Tabatabai, [[Ruhola Khomeini|Ruhollah Khomeini]], Mohammad-Taqi Bāhjat, Allameh Hassan Hassanzadeh Amoli eta Allāmah Qādhi Tabatabai. Adituek irakatsi zutenez, irakaspen islamiarrak Jainkoaren maitasunarekin atxikiz, gnosis-a lor daiteke. XVII. mendeko [[Iran|Irango]] Mulla Sadra, Xiismoko Irfanaren ideologo historikoa da.
 
== Ikusi ere ==