COVID-19 pandemia Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
48. lerroa:
== Kasu kopurua ==
[[Fitxategi:COVID-19 Euskal Herria hildakoak.gif|thumb|294x294px|COVID-19 gaitzak Euskal Herrian hil zituen pertsonak, egunez-egun.]]
[[File:COVID-19aren_heriotzak_EHn_2020-3-20.jpg|thumb|294x294px|COVID-19 gaitzak Euskal Herrian eragindako heriotzak, herrialdeka.]]
Martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen protokoloa aldatuko zuela, eta osasun arloko eta funtzio publikoko langileei eta ospitaletan dauden gaixoei soilik egingo ziela koronabirusaren proba. Martxoaren 17an [[Osakidetza]]k SARS-CoV-2 birusa detektatzeko probak egiteari utzi zion sintoma arinak zituzten pertsonen kasuan.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=eu|izena=|abizena=|urtea=|data=2020-03-15|izenburua=Osakidetzak koronabirus testa egiteari utzi dio kasu arinetan|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7104585/osakidetzak-koronabirus-testa-egiteari-utzi-dio-kasu-arinetan/|argitaletxea=EITB|sartze-data=2020-03-17}}</ref> Bi aldaketa horiek [[Munduko Osasun Erakundea]]ren irizpideen kontra egin ziren, OMEk eskatu baitzuen edozein kasu susmagarriren aurrean egiteko testa, hori baitzen kutsatze katea eteteko modu bakarra.