Kometa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
170. lerroa:
 
1301ean, [[Giotto]] margolari italiarra izan zen kometa bat zehaztasunez margotu zuen lehen pertsona. "''[[Erregeen gurtza]]''" izeneko lanean, Halley kometa margotu zuen [[Belengo Izarra]]ren ordez. Bere zehaztasuna paregabea izango zen XIX. mendera arte, eta soilik [[argazki]]aren asmakuntzarekin gaindituko zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Roberta J. M.|abizena=Olson|izenburua=...And They Saw Stars: Renaissance Representations of Comets and Pretelescopic Astronomy|orrialdeak=216–224|data=1984|url=http://www.jstor.org/stable/776821|aldizkaria=Art Journal|alea=3|zenbakia=44|issn=0004-3249|doi=10.2307/776821|sartze-data=2020-03-19}}</ref>.
 
[[Aristoteles]], kometen teoria kosmologiko sendo eta egituratu bat eraikitzeko teoria eta behaketa erabili zituen lehen zientzialari ezaguna izan zen. Kometak fenomeno atmosferikoak zirela uste zuen, [[Zodiako]]tik kanpo ager zitezkeelako eta egun gutxi batzuetako ibilbidean distiran aldatzen zutelako. Aristotelesen kometen teoria bere behaketetatik eta [[kosmos]]ean guztia konfigurazio ezberdin batean antolatuta dagoela dioen teoria kosmologikotik sortu zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Heidarzadeh, Tofigh.|izenburua=A history of physical theories of comets, from Aristotle to Whipple|argitaletxea=Springer|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/272298679|isbn=978-1-4020-8323-5|pmc=272298679|sartze-data=2020-03-19}}</ref>. Konfigurazio honen zati bat, zeruaren eta Lurraren arteko banaketa argi bat zen, kometak, azken honekin hertsiki lotuta zeudela uste zelarik. Aristotelesen arabera, kometak Ilargiaren esferaren barruan egon behar dira, eta zeruetatik argi eta garbi bereizita. Kometei buruzko bere teoria, oso onartua izan zen [[Erdi Aro]] osoan zehar, zenbaiten aurkikuntza batzuek ideia honen zenbait alderdi desafiatzen zituzten arren<ref>{{Erreferentzia|izena=Peter|abizena=Barker|izenburua=The role of comets in the Copernican revolution|orrialdeak=299–319|hizkuntza=en|abizena2=Goldstein|izena2=Bernard R.|data=1988-09-01|url=http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/0039368188900027|aldizkaria=Studies in History and Philosophy of Science Part A|alea=3|zenbakia=19|issn=0039-3681|doi=10.1016/0039-3681(88)90002-7|sartze-data=2020-03-19}}</ref>. Aurkari nabarmen bat [[Seneka]] izan zen, bere aurrekoen logika zalantzan jarri zuena, XVI eta XVII. mendeetan Aristotelesen kritikarien artean eztabaida handia eraginez. Senekak kometa, zeruan zehar euren distira laburrek iradokitzen zutena baino iraunkorragoak zirela uste zuen, eta kometen izaera zerutiarraren pentsamendua eragiten zuen ebidentzia eman zuen. Galdera asko planteatu zituen kometei buruzko teoria garaikideen baliozkotasunari buruz; ez zen, ordea, teoria funtsezko propio baten egilea izan<ref>{{Erreferentzia|abizena=Heidarzadeh, Tofigh.|izenburua=A history of physical theories of comets, from Aristotle to Whipple|argitaletxea=Springer|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/272298679|isbn=978-1-4020-8323-5|pmc=272298679|sartze-data=2020-03-19}}</ref>. [[Plinio Zaharra]]k kometak asaldura politikoarekin eta heriotzarekin lotuta zeudela uste zuen. Kometak "gizakiak bezalakoak" zirela ikusi zuen Pliniok, sarritan bere isatsak "ile luzearekin" edo "bizar luzearekin" deskribatzen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Hellman, Clarisse Doris, 1910-1973.|izenburua=The comet of 1577: its place in the history of astronomy,|argitaletxea=AMS Press|data=[1971, ©1944]|url=https://www.worldcat.org/oclc/207248|isbn=0-404-51510-X|pmc=207248|sartze-data=2020-03-19}}</ref>. Kometak kolorearen eta formaren arabera sailkatzeko sistema mendeetan zehar erabili zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Brandt, John C.|izenburua=Introduction to comets|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/51770235|edizioa=2nd ed|isbn=0-521-80863-4|pmc=51770235|sartze-data=2020-03-19}}</ref>.
 
== Oharrak ==