Oiartzun (ibaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t ref
16. lerroa:
== Geografia ==
 
Txikia baina garrantzi handikoa da. Oiartzun ibaiaren bailara [[Paleozoiko]]an (orain 380 milioi bat urte) hasi zen eratzen; hortaz, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] bailara zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Prezipitazioen aldetik, bere iturburua euririk gehien egiten duen euskal zonaldean dago (2300 mm). Ur kopuru hori dela eta, ibaiaren iturburuaren inguruan San Anton, Añarbe eta Domiko urtegiak daude. IV. mendean ''[[Chronographus anni 354]]'' idazlanak azaltzen duenez, Oiartzun Errenteria pareraino zen nabigagarria, bi kilometro inguru.<ref>{{erreferentzia|izena=Tomás|abizena=Urzainqui|urtea=1998|izenburua=La Navarra marítima|argitaletxea=Pamiela|orrialdea=201|orrialdeak=|ISBN=84-7681-284-1|hizkuntza=es}}</ref>
 
Ibaia 16,6 km luze da, eta % 4,5eko malda du batez beste. Oso malda pikoa da; izan ere, urek tarte handia jaisten dute luzera txikian. [[Arro hidrologiko|Arroak]] itxura luzexka du. Ugaldetxoko industrialdean batzen diren [[Aiako harria|Aiako Harri]] eta [[Bianditz]] mendien magaletatik sorturiko [[Arditurri]] ibaiak eta [[Aldura]] mendiko magaletako urek bultzatzen duten Sarobe ubide nagusiek hornitzen dute urez ibai ttipi hori, gehienbat. Ezin ahaztu, halaber, Altzibar auzoan Arditurrira batzen den Karrika erreka.