Apollo 15: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
2. lerroa:
'''Apollo 15''', AS-510 ofizialki deitua, [[Apollo programa]]ren hamabosgarren hegaldia izan zen.
 
[[1971]]ko [[uztailaren 26]]an jaurti zen, Saturn 5 kohete baten bidez, [[ilargia|ilargira]] bidean. J motako lehenengo misioa bilakatu zen 14 egungo bidaiak egiteko prest zegoen ontzia baitzen. Ilargiaren inguruko hamabigarren orbitan, jaitsiera-moduluak ilargiratzea lortu zuen 26,08º N 3'66º E koordenatuetan, Hadley-Apeninoetako lurraldeko puntu teorikotik ehun bat metrora, ''Mare Imbrium''ean. [[David R. Scott]] komandanteak eta [[James B. IrwinekIrwin]]ek lortu zuten satelitearen lurraldea pausatzea saiakera honetan. Ilargiratu ostean, Scottek lurrazalaren azterketa egin zuen ilargiratze-moduluaren goiko eskotila 33 minututan zehar. ''Falcon'' modulutik jeitsi ostean, Scott eta Irwin astronautek estrainekoz LRVa (Ilargiko Ibilgailu Esploratzailea edo Lunar Roving Vehicle) erabili zuen. Boeing konpainiak eta ''General Motorsen'' Delco Electronics enpresak fabrikatu zuten Ilargiaren gainazalean zehar 27,9 km ibii zituen ibilgailua
 
Satelitean 77 ordu eta 55 minutuko egonaldian, astronautek 18 ordu eta 35 minutu aprobetxatu zituzten hiru ibilaldi egiteko, EVA (Extra Vehicular Activity) zeritzona:
11. lerroa:
Ilargiaren gainazalatik alde egin baino lehenago, ilargiar harrien lagin gehiago bildu zituzten 88 kg-ko bilduma osotuz. Horrez gain, tresneri geofisikoari bigarria kendu zitzaion, guztiz 549 kg material satelitearen lurzoruan utziz. Bertan kokatu ziren tresnen artean, entseguetan edo espazio hegaldietan hildako 14 estatubatuar eta sobietar kosmonauten izenak grabaturik zituen plaka esanguratsua da. Aireratzea estrainekoz igorri zen telebistatik ''roverrean'' (LRV) kokatutako kameratik.
 
Scott eta Irwinek ilargiaren gainazala ikertzen zuten bitartean, [[Alfred M. WordenekWorden]]ek ''Endeavour'' ezizena zuen aginte-moduluan (CM) esperimentu eta argazki gehiago atera zituen izpi X eta gamma kamerekin. Halaber, orbitan jarri zuen azpisatelite bat argazkiak ateratzeko, eta itzuleran espaziora irten zen (Lurratik 315.423 km-ra) EVA bat filmatu zuen 38 minutuko argazki-pelikula biltzeko. 1971ko abuztuaren 7an misioa amaitu zen astronautak barnean zeramatzan espazio ontziak itsasoratu Ozeano Barean itsasoratu zuenean. ''Okinawa'' helikoptero-ontziak batu zituen, Ilargiaren inguruan 74 orbita eta 295 ordu, 11 minutu eta 53 segunduko iraupenako bidaia osatu zuten astronautei.
 
== Kanpo estekak ==