Eurovision Abesti Lehiaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa:
'''Eurovision Abesti Lehiaketa''' edo '''Eurovision''' (ofizialki [[ingeles]]ez ''Eurovision Song Contest'' eta [[frantses]]ez ''Concours Eurovision de la Chanson'') [[1956]]an hasita urtero ospatzen den [[Europa]] mailako abesti lehiaketa da. [[Sanremoko kantu jaialdia|San Remoko Abesti Lehiaketan]] oinarrituz sortua izan zen. Bertan [[Europako Irrati-Telebista Batasuna]]ren kide diren herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Herrialde partaide bakoitzak abesti bat aurkezten du, saioan zuzenean kantatua izango dena, eta beste herrialdeen ordezkaritzen artean botoak banatzen ditu, lehiaketako abesti gustokoena aukeratua izan dadin.
 
Kirol txapelketez aparte, munduan ikusle gehien lortzen dituen telebista saioetako bat da. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, besteak beste [[Txina]] eta [[Estatu Batuak|Estatu Batuetan]]. [[Australia]]n bereziki jarraipen nabarmena du, eta honen ondorioz 2015an ezohikoz Australia parte hartzera gonbidatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2000 urtetik, lehiaketa Internet bidez ere jarraitu daiteke. 2020 urtean, historian lehenengo aldiz lehiaketa bertan behera utzi da [[COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia]] dela eta.
 
== Historia ==