El Salvador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t (GR) File:Bukele-president-offcial.pngFile:Nayib Bukele - 2019 (48342383356) (cropped).jpg The old photo will be deleted as a copyright violation, replacing to keep the articles illustrated.
110. lerroa:
Gobernu berriak herrialdeko ekonomia urtero %5 haztea lortu bazuen ere, pobrezia ez zen gutxitu. Datu ofizialen arabera, biztanleen %29 behartasunean bizi zen, eta %22 behartasunik larrienean. Gizarte eta ekonomia arazoak ez ezik, ingurumen arazoak ere larriak dira El Salvadorren. Datu ofizialen arabera. landarediaren %90 deuseztatu da, eta lurraldearen bi herenak oso higatuta daude eta behar ez den moduan ustiatuta. Jatorrizko basoaren %2 baino ez dago ukitu gabe. Gainera, ibaien %90 kutsatuta daude ur zikinez eta hondakin kimikoz. 1997ko udal-hauteskundeetan FMLN atera zen garaile hiriburuan eta beste hiri askotan. Legebiltzarrean ARENAK (botoen %33,3) 28 aulki lortu zituen, eta FMLNk (%32,1) 27. 1998ko martxoan argitaratu zen ikerketa baten arabera, El Salvadorko indarkeria politikoak eta kriminalak ekonomiaren hazkunde potentzialaren %25 galarazten zuen urtero.
 
[[Fitxategi:Nayib Bukele -president-offcial 2019 (48342383356) (cropped).pngjpg|thumb|200px|eskuinera|Nayib Bukele]]
Erdialdeko Amerikako beste herrialde batzuk bezala, [[Mitch urakana]]k gogor jo zuen El Salvador ere [[1998]]ko irailean. Ehunka pertsona hil ziren, eta 28.000 baino gehiago etxerik gabe geratu ziren. [[2001]]. urtearen hasieran lurrikara gogor bat izan zen, eta jende asko hil zen; kalte materialak ere izugarriak izan ziren. Eta handik hilabetera, antzeko beste lurrikara baten ondorioz, ehunka familia gelditu ziren etxerik gabe, herrialdearen barrualdean bereziki. [[2004]]ko lehendakaritzarako hauteskundeak ARENA alderdiko [[Elías Antonio Saca]]k irabazi zituen. ARENAren hogei urteko agintaldiaren ondoren, [[Nazio Askapenerako Farabundo Marti Frontea]]ren buru [[Mauricio Funes]] nagusitu zen [[2009]]ko hauteskundeetan, eta presidentetza erdietsi zuen botoen %51-rekin. [[2014]]koetan, [[Salvador Sánchez Cerén]] gerrillako komandante ohia gailendu zen.<ref>{{erreferentzia|izena= Xabin |abizena= Makazaga|izenburua= El Salvadorren FMLNren garaipen estua ez du onartu Arena alderdiak |url= https://www.berria.eus/paperekoa/1560/019/002/2014-03-11/el_salvadorren_fmlnren_garaipen_estua_ez_du_onartu_arena_alderdiak.htm |argitaletxea = berria.eus |sartze-data=2017-12-4}}</ref>