Pedagogia feminista: berrikuspenen arteko aldeak
Pedagogia feminista kontzeptu berriari lehen hurbilketa |
(Ez dago alderik)
|
21:51, 16 martxoa 2020ko berrikusketa
Pedagogia Feminista Pedagogiaren ikuspuntu berritzaile bat da feminismoaren ekarpenekin aberastuta.
Transfeminismoaren marko ideologikotik abiatuz, pedagogia tradizionala ere zalantzan jarri nahi du , binarismoa eta esentzialismoa kuestionatuz. Azken finean zalantzan jartzea estrategia bat da normaltasunaren ardatzetik harago joateko., transgersioa, gatazka eta deserosotasuna hezkuntzan txertatzeko helburuarekin.
Michel Foucault pentsalariaren filosofiarekin bat dator, kartzela eta eroetxeak, eskolarekin batera, domestikatzeko tresnak direla baieztatuz: antzeko prozedurak eta arkitektura konpartitzen baitute sarri askotan.
Era berean, eskolak gizartean nagusitzen diren iritziak eta ezagutzak transmititzeko elementu bat da, eliza, familia eta komunikabideak diren bezala.
Logika bitarra apurtzeko, identitateak eraldaketaren logikan ulertzea proposatzen du pedagogia feministak, continuum bat bezala: mugimenduan, normaltasunaren hertsitasunetik ateratzeko.
Hezkidetza eta Pedagogia Feminista
Hezkidetzaren hastapenak 70eko hamarkadan kokatu ditzakegu, feminismo erradikalaren bultzadaz. Berdintasun formala eta errealaren bila abiatu zen hezkidetza, Simone de Beauvoir pentsalariaren Bigarren Sexua liburuak inspiratuta: "generoa heziketaren bidez txertatzen da gure gorputzean".
Generoaren nortasuna zalantzan jarri zen Monique Wittig frantziar idazleak bere emakume izaera ukatu zuenean, lesbiana izanda, emakumeen eginbeharrak ez zituelako betetzen.
Sojourner Truth emakume beltzaren galderak ere (Ni ez naiz akaso emakume bat?), queer teoria delakoak bezala, zalantzan jarri zuen emakumearen izaera, identitatea birplanteatuz.
Hezkuntzara etorrita, curriculuma moldatzea eskatzen du pedagogia feministak, diskurtsoa oso androzentrikoa eta patriarkala izan ohi delako: liburuetan azaltzen diren erreferenteak, familia arruntaren irudiak, gogoratu beharreko esaerak eta historiaren protagonistak... Ezinbestekoa da emakumeen bizipena kontutan hartzen duen diskurtsoak azaltzea.
Pedagogia Feministaren muina
Ingelerako wikipedian aurkitzen dugu Feminist Pedagogy delakoaren jatorria: Robbin D. Crabtree-ren Looking Back to Move Forward liburuaren aurkezpenean pedagogiaren kritikaren nolakotasunak eta bereizketak azaldu bait zituen: "Paulo Freireren pedagogia askatzailea bezala, pedagogia feminista boterearen eta kontzientziaren inguruko hipotesietan oinarritzen da, zapalkuntzaren existentzia onartzen du, baita amaitzeko aukera ere; eta gizarte-eraldaketaren nahia lehenesten du. Hala ere, teorizazio feministak konplexutasun garrantzitsuak eskaintzen ditu, hala nola, subjektu sozial koherentea edo funtsezko nortasuna zalantzan jartzea, identitate eta zapalkuntzaren izaera anitzeko eta aldakorra artikulatzea, kontzientzia feministaren historia eta balioa Freireren metodoetatik bereiztea eta ikustea irakaslearen kontzientzia eta kokapen soziala ikaslearen gisa eztabaidatzeko gauza asko. Feminismoaren pedagogia gizartearen zapalkuntzak aztertzeaz arduratzen da. Horien erreplikazioa ezarpen instituzionaletan lan egiten ari da. Hezitzaile feministek hezkuntzaren paradigma zaharrak beste baten ordezkatzeko egiten dute lan, norbanakoaren esperientzian zentratzen baita ingurunea aitortzearekin batera."
Euskal Herrian ere mugimendua hasiberria da, Nagore Iturrioz izanik Pikara Magazine aldizkari feministan, argiago azaldu dituena: "helburua ez da soilik ataratzen diren sexualitateak aitortzea, ezpada segurtasuna ematen duten logika bitarretatik aldentzea, hezkuntzaren oinarria den normaltasun kontzeptua astintzea; eta horren ondorio diren botere, harreman anitzak kolokan jartzea: etnia, adina, genero, klase, sinismena, kapazitismoa..."[1]
Judith Butler filosofo estatubatuarrak esaten duenez bere esistentzia posible dela dakitenentzat, luxu bat da bizitza posible batean pentsatzea. Oraindik psoible bilakatzeko bidean daudenentzat, ordea, premia bat.
Erreferentziak
- ↑ Aldizkari Feminista, Pikara Magazine. (2019). Hezkidetzatik Pedagogia feministarantz. Pikara.