Ignazio Loiolakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
3. lerroa:
|nazionalitatea=[[Loiola (Azpeitia)|Loiola]], [[Azpeitia]]</br>[[Gipuzkoa]], [[Euskal Herria]]
}}
'''Ignazio Loiolakoa''' —jaiotza izen-deiturez '''Eneko Lopez Loiolakoa'''; katolikoen artean '''San Ignazio Loiolakoa'''<ref name = Euskaltzaindiaren66araua>Euskaltzaindia:{{EuskaltzArauErref [https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0066.pdf| ''arau-zk=66. araua:| arau-izenb=Santutegiko izen ohikoenak''].}}</ref><ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> deitua— ([[Loiola (Azpeitia)|Loiola]], [[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]], [[1491]]ko [[abenduaren 24]]a – [[Erroma]], [[Aita Santuen Lurraldea]], [[1556]]ko [[uztailaren 31]]) militarra eta erlijiosoa izan zen, [[Frantzisko Xabierkoa|San Frantzisko Xabierkoa]] [[Nafarroako Erresuma|nafarrarekin]] batera [[Jesusen Lagundia]]ren sortzailea, eta Espainiako [[Kontrarreforma]]ren buruetako bat.
 
Gudari gisa, [[Gaztelako Koroa]]ren armadaren zerbitzura aritu zen. [[1521]]eko maiatzean, [[Henrike II.a Nafarroakoa]] Nafarroako Erresuma berreskuratzeko ahaleginean ari zela, haren aurkako Gaztelako armadan zihoan Loiolakoa, eta [[Iruñeko gudua]]n larri zauritu zuten. Erlijio ordena berria sortzeko abiapuntua izan zen gertakari hura.
10. lerroa:
 
== Izena ==
[[Euskaltzaindia]]k [[euskara batu]]rako emandako 66. arauari (''Santutegiko izen ohikoenak'') jarraikiz, ''Ignazio'' da santuaren izena euskara jasoan,<ref>{{EuskaltzArauErref |name arau-zk=66 |Euskaltzaindiaren66araua arau-izenb=Santutegiko izen ohikoenak}}</ref> eta ez ''Inazio'' edo ''Iñaxio''. Azken bi forma horiek [[gipuzkera]] herrikoian erabiltzen dira, herri-mintzairako dialektalismoak dira.
 
Sortzez, ''Eneko<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.org/index.php?option=com_eoda&Itemid=191&lang=eu&testua=eneko&view=izenak «Eneko»], ''Euskal Onomastikaren Datutegia''.</ref> Lopez Loiolakoa'' zuen izena. Garai hartan ohikoa zen izenak hizkuntza batetik bestera itzultzea, eta euskarazko ''[[Eneko]]'' izenaren ordain gisa gaztelaniaz ''Iñigo'' erabiltzen zen. Latinez idaztean, ordea, ''Enecus'' forma baliatu zuen hasieran; eta, aurrerago, latinezko forma ustez jatorrago bat hartu zuen, ''Ignatius'', funtsean ''Eneko'' izen bera zela pentsatuta.<ref>{{es}} Verd, Gabriel María (1976): «El 'Íñigo' de San Ignacio de Loyola», ''Archivum Historicum Societatis Iesu'', Institutum Historicum Societatis Iesu, 45. bol, 95-128.</ref><ref>{{es}} Verd, Gabriel María (1991): «De Iñigo a Ignacio. El cambio de nombre en San Ignacio de Loyola», ''Archivum Historicum Societatis Iesu'', Institutum Historicum Societatis Iesu, 60. bol, 113–160</ref> Hortik dator ''Ignazio''. Deiturari dagokionez, ''Lopez Rekaldeko'' dela ageri da Jesusen Lagundiko zenbait dokumentutan, kopista baten erruz dirudienez. Berak, ordea, bizitza osoan ''Lopez Loiolako'' deitura erabili zuen.