Tibeteko goi-lautada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
1. lerroa:
{{geografia fisiko infotaula}}
[[Fitxategi:Himalaya composite.jpg|right|thumb|300px|Tibeteko goi-ordokia [[Himalaia]] (hegoaldean) eta [[Taklamakan]] [[basamortu]]aren (iparraldean) kokatuta.]]
'''Tibeteko goi-lautada'''<ref name= Euskaltzaindia171.araua>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0171.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-06-29|izenburua= 171. araua: Asiako toponimia|sartze-data = 2013-02-11}}</ref> —batzuetan '''Tibeteko goi-ordokia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> edo '''Tibet eta Qinghaiko goi-ordokia''' izenaz ere aipatua— [[Ekialdeko Asia]]ko [[goi-ordoki]] handia da, [[Tibet]], [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] [[Qinghai]] eta [[Kaxmir|Katxemirako]] [[Ladakh]] artean kokatuta. Batez besteko altuera 4.500 [[metro]]koa denez, "munduko teilatuaz" ezizenez ezaguna da. Azalera 2,5 miloi [[kilometro koadro|kilometro karratutakoa]] da ([[Texas]] edo [[Frantzia]]rena lau aldiz).
 
Tibeteko goi-ordokia munduko [[mendi]]rik altuenen inguratuta dago: ipar-mendebaldean [[Kunlun mendiak|Kunlun]] mendilerroa du, [[Tarim arroa]]ren muga; ipar-ekialdean [[Qilian mendiak]], [[Gobi]] basamortuaren muga; hegoaldean [[Brahmaputra|Yarlung Tsangpo]] [[ibai]]aren harana, [[Himalaia]]ren muga; ekialdean eta hego-ekialdean [[Saluen]], [[Mekong]] eta [[Ibai Urdina|Yangtze]] [[ibai]]en iturriak eta mendebaldean [[Kaxmir]]ko iparraldean dagoen [[Karakorum]] ditu.
 
Munduko [[ibai]] nagusi batzuk [[goi-ordoki]] honetan dute iturria: tartean, [[Ibai Urdina|Yangtze]] , [[Ibai Horia|Huang He]], [[Indus]], [[Satluj]], [[Brahmaputra|Yarlung Tsangpo]] ([[India]]n [[Brahmaputra]] izenaz ezaguna), [[Mekong]], [[Irawadi]] edo [[Saluen|Salween]].
 
Baditu zenbait [[aintzira|laku]] gazi, adibidez Tso Ngonpo, Nam Tso, Dagze Tso, Yamzho Yumco, Puma Yumco edo Paiku.