Larrialdi-egoera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Larrialdi-egoera''' arrisku edo larrialdi bat dela-eta oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk murriztu edo bertan behera utzi dituen herrialdearen egoera da.<ref>Euska...»
(Ez dago alderik)

11:55, 15 martxoa 2020ko berrikusketa

Larrialdi-egoera arrisku edo larrialdi bat dela-eta oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk murriztu edo bertan behera utzi dituen herrialdearen egoera da.[1] Salbuespen-egoera horretan, gobernuak beretzat gordetzen du defentsa edo segurtasun nazionalaren indarrez herritarren zenbait eskubideren egikaritza mugatzeko edo eteteko boterea. Eskubide murriztuak askatasun eta segurtasun pertsonalari, bizilekuaren bortxaezintasunari eta biltzeko eta igarotzeko askatasunari buruzkoak izan daitezke; sistema demokratikoetan, Konstituzioak aurreikusten du Legebiltzarraren zeregina izango dela horiek deitzea eta amaitzea. Espainiako legealdian alarma-egoera diote. Frantzian, berriz, état d'urgence diote eta zazpi aldiz ezarri dute 1955 eta 2015 artean, azkenekoz 2015eko azaroko Parisko atentatuen ondorioz.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]