Merkurio-manganesozko izar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
1. lerroa:
'''[[Merkurio (elementua)|Merkurio]]-[[manganeso]]zko izarrak''' ionizatutako merkurioaren xurgaketaren ondorioz euren espektroan 398,4 nanometrotara lerro irten bat duten [[izar berezi]] ez magnetiko batzuk dira. Izar hauek [[sekuentzia nagusi]]koak dira, B espektro motakoak eta 10.500 eta 15.000º K bitarteko azaleko tenperatura efektiboa dute. Klase honetako izarrek ezohikotasun kimiko ezberdin ugari dituzte, zenbait elementu kimiko oso ugariak eta beste batzuk oso urriak direlarik.
 
Merkurio-manganesozko izarrek beste izar batzuetatik bereizten dituzten bi ezaugarri dituzte. Alde batetik, [[fosforo]]a, [[manganeso]]a, [[galio]]a, [[zirkonio]]a, [[itrio]]a, [[platino]]a, [[estrontzio]]a eta [[Merkurio (elementua)|merkurio]]a behar baino kopuru handiagoan dute, eta, bestetik, ez dute eremu magnetiko indartsu bat. Zenbait elementu gure eguzkian baino 105 aldiz ugariago dituzte.
 
Antzeko beste izar batzuekin alderatuz errotazio motelekoak izateko joera dute, eta, ondorioz, izar hauen atmosfera nahiko bare egoten da. Ezohiko kopuruak biziki egonkorra den giro hidrodinamiko baten ondorio izan daitekeela uste da; atomo mota ezberdinak grabitatearen ondorioz hondoratzen dira, beste batzuk [[erradiazio presio]]aren ondorioz kanpora bultzatuak diren bitartean, modu homogeneoan banatuta ez egotea eraginez.