Dabih: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
39. lerroa:
 
== Dabih Txikia ==
Dabih Txikia [[sistema bitar (astronomia)|sistema bitar]] bat da. Sistema honetako izarrik garrantzitsuena β Capricorni B da, gure eguzkia baino 40 aldiz argitsuagoa den B9.5II/IV espektro motako eta +6,1eko irudizko magnitudeko [[izar erraldoi]] edo [[izar azpierraldoi|azpierraldoi]] bat. [[Merkurio-manganesozko izar]] bat da, bere atmosferan zenbait elementu oso ugari dituena. [[Platino]], [[urre]], [[Merkurio (elementua)|merkurio]] eta [[bismuto]] kopurua gure eguzkian baino 100.000 aldiz handiagoa da.
 
Dabih Minor edo Dabih Txikiko bigarren izarra β Capricorni C da, β Capricorni Btik 30 unitate astronomikoko distantziara dagoena, bere orbita zehaztu ez den arren. Baliteke F espektro motako [[nano hori]] bat izatea.