Louis Daguerre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
13. lerroa:
[[Joseph-Nicéphore Niepce|Joseph Nicéphore Niépcerekin]] harremanetan jarri zen Daguerre eta halako elkarlan moduko bat eratu zuten. Bere asmoa instalakuntzetan sinesgarritasun gehiago lortzea zen eta horretarako ganbera beltza ikertzea behar zuen. Niepcerekin elkarlanean aritu zen ikerketak eginez, harik eta Niepce hil zen arte. Haren heriotzaren ostean, 1839an, Dagerrotipoa aurkeztu zuen Daguerrek.
 
Funtsean, lentea atxikita zeraman ganbera beltz bat zen Dagerrotipoa. Kobrezko xafla bat ere bazeukan, zilar nitrato geruza bat gainetik zuela. Argi iturri baten aurrean esposizioa egin ostean, gatz arruntaz osatutako geruza bat gelditzen zen [[zilar nitrato]]aren gainean. Ondoren, [[Merkurio (elementua)|merkurio]] lurrunarekin irudia lortzen zen. Asmakuntza hark argazkigintza modernoaren lehendabiziko zutabeak ezarri zituen. Dagerrotipoak une historikoak islatzeko aukera ematen zuen.
 
Asmakuntza oso ezaguna egin zen eta 500.000 ale egin ziren urte batean.