Ivan IV.a Errusiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
58. lerroa:
Gainera, bere zenbait lagun eta etsai hil zituen, Ivan, oraindik psikopatago bihurtu zuena. Azken eroaldi honetan, sinesmen jentil eta sorginkeriazkoetan babestu zen. Bere bizitzaren amaieran, [[Siberia]] konkistatu zuen ([[1581]]-[[1583]]), [[Ob]]i ibaiaren arroa konkistatzen amaitzeko, tropen buru bezala, [[Yermak Timofeyevich]] [[kosako]]a zegoelarik, Sibirreko kanerria okupatuz, lurraldeari izena eman ziona. 27 urteren ondoren eta barnealdean kleroak eta boiardoek estutua, Livoniaren aurkako gerra galdu zuen eta [[Suedia]]ri, [[Ingria]] eta [[Hego Karelia|Hegoaldeko Karelia]] eman behar izan zizkion, [[Livonia]], [[Polonia]]ri itzultzeaz gain. Ivan IV.a, [[1584]]ko [[martxoaren 18|martxoak 18ko]] goizean hil zen, [[xake]] partida bat jokatzera zihoala. Bere hondarrak, San Migel Goiaingeruaren [[katedral]]ean lurperatuak izan ziren. Tsar bezala, bere oinordekoa, bere seme txikia [[Teodoro I.a Errusiakoa]] izan zen.
 
Tsarrak jasandako krisi psikotikoak, adituen arabera, [[sifili]]a [[Merkurio (elementua)|merkurio]]arekin tratatzearen ondorio izango lirateke. Tratamendu hau, oso arrunta zen garai hartan, eta etengabeko aldarte aldaketetan eta krisi euforiko eta haserre krisietan eratortzen ziren burmuin kalteak eragiten zituen, kutsu psikotikoarekin. Historialari askok, Ivan, [[boiardo]]ek pozoitu zutela uste dute, bere ama Elena Glinskaya bezala (bere hondarrek, merkurio kopuru handi bat ere erakusten dute), baina badaude erreferentziak, Ivanek, aldian-aldian, bere sifilisarentzako merkurio kopuru txikiak hartzen zituela diotenak.
 
Hil ondoren, bere seme [[Teodoro I.a Errusiakoa]] izan zen [[Errusia]]ko hurrengo tsarra. Boiardoen esku zegoen [[txotxongilo]] bat izan zen, bere izaera apalaren eta adimen urriaren ondorioz.