«Aldebaran»: berrikuspenen arteko aldeak

19 bytes added ,  Duela 1 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t
== Ezaugarri fisikoak ==
[[Fitxategi:Aldebaran-Sun comparison eu.svg|thumb|ezkerrera|220px|Eguzkia eta Aldebaran alderatuak.]]
[[Lurra|Lurretik]] 65,1 [[argi-urte|argi urtera]] dago. Aldebaran, [[izar]] [[erraldoi laranja]] bat da, K5 III [[espektro mota]]koa, 4000 kelvineko azaleko tenperaturarekin. [[Ekliptika]]tik gertu dagoenez, [[Ilargia]]k estaltzen du, eta, horri esker, bere [[diametro angeluar]]ra neurtu ahal izan da, 0,020 [[segundo sexagesimal|arku segundo]], gure [[eguzkia]]rena baino 44 aldiz handiagoa den erradio batetara daramana. Gure eguzkia dagoen tokian jarria, [[Merkurio (planeta)|Merkurio]]ren [[orbita]]ren erdialderarte hedatuko litzateke, eta, Lurreko zeruan, 20º diametroa duen diska bat bezala agertuko litzateke. Bere [[argitasun]]a, gure eguzkiarena baino 350 aldiz handiagoa da. [[Izar aldagarri pultsante]] [[izar aldagarri irregular|ez erregular]] bat da, bere distira, 0,2 magnitude aldatzen delarik.
 
Aldebaranek, izar lagun bat du urrunean, Aldebaran B, +13,50eko magnitudea duena. M2 V espektro motako [[nano gorri]] bat da, bere masa, gure eguzkiarenaren %15a izan daitekeena, eta, bere erradioa, gure [[eguzki erradio|eguzkiarenaren]] %36a. Gaur egun, Aldebarenekin duen distantzia, 609 unitate astronomikokoa da.
691

edits