Erraldoi gorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Erraldoi gorria''' ({{lang-en|red giant}}), masa baxu edo ertaineko (8-9 [[eguzki masa]] baino gutxiagokoa) izar mota bat da, [[sekuentzia nagusia]]ren etapan, fusio nuklear bidez hidrogenoa, helio bihurtuz kontsumitu ondoren, bizirik gabeko heliozko nukleoaren inguruko oskol batean hidrogenoa erretzen hasten dena. Honek, lehen eragin bezala, izarraren bolumena handitzea du, eta bere azaleraren hoztea; honen ondorioz, bere kolorea gorrixka bihurtzen da. Erraldoi gorriaren aurreko fase horretan, izarrak, [[azpierraldoi]] izena jasotzen du. Une jakin batean, izarraren atmosferak, gutxienezko tenperatura balio kritiko bat lortzen du, hortik behera jada jaitsi ezin dena. Horrek izarraren argitasuna, bolumena eta azalerako tenperatura (kolorea) ia etengabe gehitzera behartzen du; izarra, 100 milioi kilometro inguruko erradio tipiko bat hartzeraino puzten da, izarra, honela, erraldoi gorri bihurtzen da. Prozesu guzti honetan, izar erraldoiak igorritako energia, aipaturiko oskoletik eta, [[birialaren teorema]]ren bidez, grabitate energia berotasun bihurtzetik dator.
 
Uste denez, 4-5 mila milioi urte barru, gure [[Eguzkia]], erraldoi gorri izatera iritsiko da, eta [[Merkurio (planeta)|Merkurio]] irentsiko du, eta, beharbada, baita [[Artizarra]] eta [[Lurra]] ere.
 
== Eraketa prozesua ==