«Inhalagailu»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (Autoritate kontrola jartzea)
t
Ebersen papiroan lehenengo berri idatziak agertzen dira eztula leuntzeko lainoztatze balsamikoen erabilera aipatuz, [[K. a. 1500ko hamarkada]] inguruan. Egipto zaharrean erretxina, mirra eta datilen mamia nahasten zituzten horixe gero arnasteko. Antza, beste zibilizazio askotan horrelako inhalazioak prestatzen zituzten, batzuetan xede medikoekin eta beste batzuetan ez. Bestela, [[II. mendea]]n [[Bizantzio]]ko Antilo sendagileak ohartarazten zuen lainoztatzeak gaixotasun mota guztietarako ez zirela onak, toraxekoentzat bakarrik baizik. Garai hartan eta denbora luzez [[sufre]]a erabiltzen zuten tuberkulosia sendatzeko, [[Galeno]]k aurretik jada iradokitzen zuena.
 
[[Erdi Aroa]]n [[izurri]]te batzuk arnasaren bidez kutsatzen zirela hasi ziren susmatzen, eta hasi ziren substantzia inhalatuen erabilerarekin xede prebentiboekin ere bai. [[Sifili]]a tratatzeko bestela asko zabaldu ziren [[Merkurio (elementua)|merkurio]]aren lainoztatzeak [[Europa]]n zehar.
 
Eta [[asma]]ri dagokionez, [[Maimonides]] mediku judutarrak [[XII. mendea]]n gaixotasunari buruzko liburu monografikoa argitaratu zuen, inhalazio aromatikoak aipatuz. Askoz aurrerago, [[1698]]an John Floyer ingelesak ''"Treatise of asthma"'' argitaratu zuen, eta [[XVIII. mendea]]ren amaieran Mudge-ren arnasgailua asmatu zuten, belarren lurrinak inhalatzeko pentsatua. Beste alde batetik, belladonna-tik sortu zuten lehenendabiziko bronkozabaltzaileak, tabakoarekin batera edo bakarrik erre egiten zirenak, "zigarrotxo antiasmatikoak" izenekoak.
691

edits