Kriogenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
10. lerroa:
 
== Ezaugarri aldaketak ==
Tenperatura kriogenikoetan, material askoren portaera aldatu egiten da. [[Merkurio (elementua)|Merkurio]]a gotortu egiten da, eta goma beira bezain hauskor bihurtzen da. Gasen eta isurkarien bero espezifikoa apaltzen da, quantumen teoriaren iragarpenak berresteko moduan. Metal eta metaloide askoren erresistentzia elektrikoa –ez guztiena, hala ere– kolpetik jaisten da zerora kelvin gutxiko tenperaturan. [[Supereroale]] bihurtzeraino hoztutako eraztun metaliko batean korronte elektrikoa sartzen bada, korronteak eraztunean segitzen du handik ordu batzuetara ere. Material supereroale batek korronteari eusteko duen ahalmenari esker, tenperatura apal horietan dabiltzan ordenagailuetako memorien modulu esperimentalak diseinatu izan dira. Harrigarria da helio 4aren portaera tenperatura apaletan, bi gauzetan batez ere. Isurkari izaten segitzen du ahalik eta gehien hoztuta ere, 25 atmosferatik gorako presioa behar da helio 4a solido bihurtzeko. Gainera, helio 4 isurkaria, 2,17 °K (-270,98 °C)-tik behera, superjariakin bihurtzen da. Egoera horretan, helio 4aren likatasuna ia hutsa da. Geruza bat eratzen du ontziaren gainaldean eta erresistentziarik gabe isurtzen da. Helio 3a ere superjariakina izan daiteke, baina 0,00093 kelvin graduko tenperaturaz behera betiere.
 
== Erabilerak ==