Eslovenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
tNo edit summary
239. lerroa:
Esloveniako ekonomia, bere testuingururako, aski aberatsa da, [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] kide berrien artean biztanleko BPGrik altuena baitu. Inflazio-tasa nahiko altua izan da azken urteotan, eta hazkunde ekonomikoak goranzko joera duela dirudi. Oro har, herrialdeak ekonomia sendoa du. [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean, euroa hartu zuen errepublikak.
 
Independentzia eskuratu aurretik, Eslovenia zen [[Jugoslavia]]ko errepublikarik oparoena. 1990etik hona agintean egon diren gobernuen ahaleginei, azpiegitura sendoei eta eskulan gaituari esker, Esloveniako ekonomia berehala hasi zen Bosnia-Herzegovinako gerrak eragin zizkion galerak gainditzen. Industria-ekoizpena, esate baterako, % 4,7 hazi zen 1993an eta langabezia-tasa % 7raino jaitsi zen 1997an. Esloveniako [[Barne produktu gordin|BPGaren]] % 35 industriari dagokio. Errepublikako industria garrantzizkoenak elektronika, makina elektrikoak, metalurgia eta motordun ibilgailuak dira. Kontuan hartzekoak dira, orobat, mea-aberastasunak: burdina Kranjen, [[Merkurio (elementua)|merkurio]]a Idrijan, petrolioa Lendavan eta [[lignito]]a Trbovljen, eta baita beruna, zinka, uranioa eta zilarra ere.
 
Nekazaritzari, aldiz, BPGaren % 5 baizik ez dagokio. Behealdeko soroak laboretarako egokiak diren arren, Esloveniako nekazaritzako jarduera nagusiak (ez da ahaztu behar herrialde menditsua dela, eta lurjabe txikiak direla nekazari gehienak) abere-hazkuntza eta basogintza dira (lurraldearen erdia basoz estalita dago). Abere-hazkuntzaren barruan, esne-produkziorako eta haragitarako behi-azienda da garrantzitsuena, baina ardiak eta oiloak ere hazten dituzte. Nekazaritza-produktuei dagokienez, artoa, patata, garia, lupulua, azukre-erremolatxa eta mahatsa dira garrantzizkoenak.