«Transvaal kolonia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-cite web +erreferentzia))
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia))
 
== Gerraostea ==
[[Boerren Gerrak|Boerren Bigarren Gerran]], Erresuma Batuak [[boer]] errepublikak ([[Orangeko Estatu Librea]] eta Hegoafrikar Errepublika) garaitu zituen. Vereenigingeko Itunean, boerrek [[Eduardo VII.a Erresuma Batukoa|Eduardo VII.aren]] agintea onartu zuten, eta ingelesek gerrak suntsitutako lurraldeen berreraikuntzan parte hartzeko konpromisoa hartu zuten, preso eta [[iheslari]]en itzulera erraztuta eta [[neerlandera]]zko kultura errespetatuta. Hala ere, aurrerantzean Transvaal kolonia izan zen horretan, Erresuma Batuko administratzaileek populazioa «ingelesteko» politikak bultzatuko zituzten.<ref>{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=|izenburua=Illustrated History of South Africa – The Real Story|urtea=1992|abizena=Oakes|izena=Dougie|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Reader's Digest|ISBN=9781874912279}}</ref>
 
== Boerren aldeko jarrera ==
[[Fitxategi:Spelterini Transvaal.jpg|thumb|left|Transvaalgo urre meatzeak, 1911. urtean.]]
Gerra amaitu zenetik legebiltzarraren gehiengoa britainiarren esku egon zen; [[1904]]tik aurrera, boerrak politikoki antolatzen hasi ziren, eta hurrengo urtean Het Volk alderdi bateratua sortu zuten; haien helburua boerren eta britainiar administratzaileen arteko adostasuna lortzea zen. Ingelesen alderdietan ere zati handi bat Transvaalen autonomiaren alde zegoen, eta [[1907]]ko hauteskundeetan gobernua boerren esku geratu zen. Beste hiru kolonietan ere ([[KwaZulu-Natal|Natal]], Orange eta [[Esperantza Oneko lurmuturra|Lurmuturra]]) emaitzak antzekoak izan ziren; lauen ordezkariak herrialde bateratua osatzeko pausuak ematen hasi ziren. Horrela, boer eta ingelesen arteko adostasunez, 1910ean Hegoafrikar Batasuna sortu zen; eta haren barruan, Transvaal probintzia.<ref>{{Cite bookerreferentzia | hizkuntza=en | izenburua=Chinese Labour in South Africa, 1902-10: Race, Violence, and Global Spectacle | urtea=2013 | abizena=Bright | izena=Rachel | orrialdeak=|orrialdea= | argitaletxea=Palgrave Macmillan|ISBN=9781137316578}}</ref>
 
== Erreferentziak ==