Kate Millett: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-cite journal +erreferentzia)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Katherine Murray Millett AEBetako Mendebalde Ertaineko Minnesota estatuan jaio zen, 1934ko irailaren 14an. Ama Helen Feely Millett zuen, irakaslea eta aseguru-saltzailea; aita, berriz, James Albert Millett, ingeniaria. Kate Millettek zioenez, umetan aitaren beldur izaten zen, jo egiten baitzuen; alkoholikoa zen, eta Katherinek 14 urte zituela etxetik alde egin zuen, familia egoera ekonomiko txarren utzita. Millettek bi ahizpa zituen, Sally eta Mallory. Ondare katoliko irlandarra zeukaten, eta Millettek sorterriko eskola erlijiosoetan burutu zituen haurtzaroko ikasketak.<ref name=":1">{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=|izenburua=The 20th Century Go-N: Dictionary of World Biography|urtea=2014|abizena=Magill|izena=Frank N.|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=outledge|ISBN=|url=https://books.google.es/books?id=I3sBAwAAQBAJ&redir_esc=y}}</ref>
 
Ondoren, Minnesotako Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1956an lizentziatu zen, ''cum laude'' izendapenarekin; han ikasle zela, Kappa Alpha Theta ahizpatasuneko kidea izan zen. Gero, Ingeles Literaturako graduondoko ikasketak egin zituen Oxford Unibertsitateko St. Hilda fakultatean, izeba dirudun batek ordainduta, eta 1958an amaitu zituen, notarik gorenarekin.<ref name=":1" />
18. lerroa:
Lan hartan, ideia nagusi bat jasotzen zuen: pertsonala dena politikoa ere bada. [[June Fernandez]] euskal feministak dioen bezala, "Milletten asmoa emakumeen kontrako diskriminazioak eta erasoak politizatzea zen. Hau da, indarkeria matxista ez dela isilpean pairatu beharreko arazo pribatua, egitura sozial jakin baten ondorioa baizik".<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Fernandez|izena=June|egile-lotura=https://twitter.com/intent/follow?original_referer=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2449/feminismo-hedonikoa&ref_src=twsrc%5Etfw&screen_name=marikazetari&tw_p=followbutton|izenburua=Feminismo hedonikoa|aldizkaria=Argia|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=|data=2015eko otsailaren 15a|urtea=|url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2449/feminismo-hedonikoa|sartze-data=|issn=}}</ref>
 
Horrekin batera, Millettek uko egiten zion patriarkatua eta genero-rolak giza naturaren ondorio direla onartzeari. Beraren ustez, patriarkatuaren jatorria historikoa eta kulturala da, ez besterik, eta ez dago desberdintasun mental ez emozionalik emakumeen eta gizonen artean.<ref>{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=|izenburua=Sexual Politics|urtea=2000|abizena=Millett|izena=Kate|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=University of Illinois Press|ISBN=}}</ref> Familia patriarkatuaren instituzio nagusia dela baieztatzen zuen<ref>{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=|izenburua=Sexual Politics|urtea=2000|abizena=Millett|izena=Kate|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=University of Illinois Press|ISBN=}}</ref>, eta horrela azaltzen zuen: «Patriarkatua familia-egituren gainean eraikita dago. Familia gizartearen ispilua da; patriarkatuaren multzoaren barruan dagoen unitate patriarkal bat, alegia».<ref name=":0" /><ref>{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=|izenburua=Sexual Politics|urtea=2000|abizena=Millett|izena=Kate|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=University of Illinois Press|ISBN=}}</ref>
 
Maitasun erromantikoari dagokionez, gizonek emakumeak esplotatzeko erabiltzen duten arma bat dela zeritzon. Horrela mintzatzen zen gai horren inguruan: "Maitasuna emakumeen opioa da, masena erlijioa den bezala. Gu [emakumeok] maitatzera dedikatu garen bitartean, gizonak gobernatzen aritu dira. Akaso maitasuna, bere horretan, ez da txarra izango, baina bai andreak limurtzeko eta menpeko egiteko erabili denean. Gizaki askeen artean beste gauza bat da".<ref name=":0" />
 
Esan bezala, mendebaldeko gizarte [[patriarkal]]aren kontra egin zuen, bai gizarteari berari dagokionez bai literaturari dagokionez ere. Batez ere, D.H. Lawrence, Henry Miller eta Norman Mailer eleberrigileen 'sexismoa' eta 'heterosexismoa' kritikatu zituen, eta haien ikuspegia Jean Genet autore gay-aren bestelako iritziarekin konparatu zuen.<ref>{{cite bookerreferentzia|author=Jonathan D. Culler|title=On Deconstruction: Theory and Criticism After Structuralism|url=https://books.google.com/books?id=sQDWMmq7aJwC&pg=PA47|year=2007|publisher=Cornell University Press|location=Ithaca|isbn=0-8014-7405-1|pages=47–49}}</ref>
 
Politika sexualari buruz, berriz, horrela mintzo zen: "Sexua politikaz blaituta dagoen giza kategoria da. Gaur egun hautemanezina den arren, sexu nagusitasuna da, agian, gure kulturan errotuen dagoen [[ideologia]]. Boterearen elementu oinarrizkoena islatzen duelako".<ref name=":0" />
 
== Aktibismoa eta beste lan batzuk ==
Argitaratutako liburuarekin irabazitako diruarekin, 1970eko hamarkadaren hasieran hainbat eraikin erosi zituen Poughkeepsie-n, New York, eta haiek berrizteari ekin zion. Proiektu hura, azkenean, Women's Art Colony Farm etxaldea bihurtu zen, hots, emakume artista eta eskultoreen komunitatea.<ref name="Love2006">{{cite bookerreferentzia|author=Barbara J. Love|title=Feminists who Changed America, 1963–1975|url=https://books.google.com/books?id=kpNarH7t9CkC&pg=PA315|year=2006|publisher=University of Illinois Press|location=Urbana|isbn=978-0-252-03189-2|page=315}}</ref>
 
1974an ''Flying'' liburu argitaratu zuen, autobiografia ez-akademikoa, non beraren alderdi artistikoa erakutsi baitzuen; izan ere, beste gauza askoren artean, Millett eskultorea eta zinemagilea ere bazen. Liburu hartan Yoshimurarekiko ezkontza-bizitzaz eta emakumeekin izandako maitasunez ere hitz egiten zuen.<ref name=":1">{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=|izenburua=The 20th Century Go-N: Dictionary of World Biography|urtea=2014|abizena=Magill|izena=Frank N.|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=outledge|ISBN=|url=https://books.google.es/books?id=I3sBAwAAQBAJ&redir_esc=y}}</ref><ref name="In the Mind Field">{{erreferentzia | url=http://articles.latimes.com/1990-06-13/news/vw-175_1_kate-millett |title=In a Mind Field: Kate Millett attacks psychiatry in 'The Loony-Bin Trip' | author=Edward Iwata | work=LA Times | date=June 13, 1990 | accessdate=September 5, 2014}}</ref>
 
1979an Iranera joan zen, emakumeen eskubideen alde lan egitera. Halako batean deportatu egin zuten, eta itzuleran ''Going to Iran'' liburua idatzi zuen, herrialde hartan bizitako esperientziaren berri emanez. Islamean emakumeek bizi duten menderakuntza-egoera salatu zuen, eta horren kontra lan egin zuen; ondorioz, islamofobiaz salatutako lehen pertsona izan zen.<ref>{{erreferentzia | title=Going to Iran (Review) | author=Patricia J. Higgins|journal=Signs|volume=9|number=1 |date=Autumn 1983 |pages=154–156 |doi=10.1086/494034 |publisher=The University of Chicago Press | subscription=yes |jstor=3173673 }}</ref>