Tordesillasko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
5. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
[[Kristobal Kolon]] Amerikarako lehendabiziko bidaiatik itzuli eta bere aurkikuntzaren berri jaso bezain laster, Joan II.a Portugalgoak Rui de Sande enbaxadorea bidali zuen Gaztelara, Alcaçovas-Toledoko Itunean adostutako muga horizontalaren arabera, [[Kanariak|Kanariar uharteen]] latitudetik iparraldera kokatutako lurraldeak haienak izan beharko zirela ohartarazteko. Hala ere, Gaztelak Itun horretan soilik [[Kanariak|Kanarien]] lerroaren eta [[Ginea|Ginearenaren]] arteko lurraldeak Portugalena zirela zehaztu zela defendatu zuen; hau da, oraindik zehaztu gabe zegoela bi lerro-muga horietatik iparraldeko eta hegoaldeko ozeanoaren jabegoa. Dena dela, ustekabeko aurkikuntzak lehenagoko akordioen birplanteamentu bat eskatu zuen.<ref name=":0">{{Cite bookerreferentzia|izena=Francisco|abizena=Morales Padrón|urtea=1983|izenburua=Gran enciclopedia de España y América. Tomo IV. El descubrimiento, siglo XV-siglo XVI.|argitaletxea=Barcelona: Espasa-Calpe.|orrialdea=|orrialdeak=86-88|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
1493ko maiatzaren 3an eta 4an, Aita Santu Alexandro VI.ak bi [[bulda]] egin zituen. Bigarren bulda, maiatzaren 4koa, historialari batzuen arabera, maiatzaren 25 baino beranduago idatzi zen, Errege-Erregin Katolikoek Aita Santuarengan bidalitako artzapezpikuak Erromara heldu ondoren. Bigarren bulda horretan, Espainia eta Portugal bi itsas-potentzien arteko mugapenaren meridiano bat proposatu zuen, [[Azoreak|Azore]] eta [[Cabo Verde]] uharteetatik ehun lego mendebaldera kokatua. Hala ere, Joan II.ak ez zuen onartu.<ref name=":3">{{Cite bookerreferentzia|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=2001|izenburua=La América española y la América portuguesa, siglos XVI-XVIII.|argitaletxea=Madrid: Akal.|orrialdea=|orrialdeak=76-77.|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
== Ituna sinatzea ==
26. lerroa:
Ituna aplikatzerako orduan zailtasun batzuk izango zituzten.
 
Lehenik, 360 legoetako distantzia neurtzeko abiapuntu gisa, Cabo Verde uharteetako zein uharte konkretua zehaztu ez zenez, portugesek Hegoamerikan egingo zuten penetrazioan 50 lego inguruko aldera egongo zen. Geroago, gainera, eztabaida askoz biziagoa egongo zen [[Ekialde Urruna|Ekialde Urrunean]], besteak beste, espezie baliotsuak ekoizten zituen [[Molukak|Moluka uharteen]] gaineko jabegoaren inguruan, Itunean ezarritako mugapena Lur biribilaren meridiano bezala ulertuz gero, eta ez soilik Atlantikoaren semi-meridianoa.<ref name=":2">{{Cite bookerreferentzia|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=122-123|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> Arazo hau konpontzearren, 1529an sinatutako [[Zaragozako ituna|Zaragozako Itunaren]] arabera, lehenik, Espainiak Molukak saldu beharko zizkion Portugali, 350 mil dukatetan. Eta bigarrenik, mugapen lerro berri bat ezarriko zen bi itsas-potentziren artean, Moluketatik 297,5 lego ekialdera kokatua.<ref>{{Cite bookerreferentzia|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=182|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
Bigarrenik, Lurraren meridianoaren gradu baten neurria zehaztu gabe zegoen oraindik, eta horrek adostutako meridianoaren kokapen zehatza zaildu zuen. Izan ere, Garai hartan eredu ezberdinak zeuden, horien artean 16 ⅔ legotakoa eta 17 ½ legotakoa ziren nagusi; gainera, again pilotu eta kosmografialari batzuek 18 legotakoa erabiltzen zuten. Metodo hau Duarte Pacheco Pereira nabiagatzaile eta kosmologialari portugesak 1505 eta 1507 urteen artean idatzitako ''Esmeraldo de situ orbis'' itsasketari buruzko lanean aipatutako eredua da.
32. lerroa:
Eta hirugarren zailtasuna berehalakoagoa zen: longitudean 370 legoetako luzera neurtzeko era. Arazo hau XVIII. mendean kronometroak asmatu arte ez zen guztiz konponduko.<ref name=":2" /> Lerro hori zehazteko, Gaztelaren aldetik, Badajozen komisio bat sortu zen, astrologialari batek, bi pilotuek eta bi kapitainek osatutakoa. Hala ere, ezin izan zuten hori lortu. Hortaz, epea 10 hilabetetik 3 urtera luzatu zen.<ref name=":1" />
 
1565ean, [[Filipe II.a Espainiakoa|Felipe II.a]] Gaztelako Koroaren erregeak aginduta, [[Miguel Lopez Legazpi|Miguel López de Legazpi]] [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berritik]] Filipenetara heldu zen asentamentua ezartzera.<ref>{{Cite bookerreferentzia|izena=William|abizena=Maltby|urtea=2011|izenburua=Auge y caída del imperio español.|argitaletxea=Madrid: Marcial Pons Historia.|orrialdea=|orrialdeak=75-100|ISBN=|hizkuntza=|atala=La conquísta de América}}</ref> Gaztelarren etorrera ikusita, 1568ko amaieran, Gonzalo Pereira kapitain portugesak zazpi aldiz eskatu zion Legazpi Filipinetako gobernatzaileari lurralde horiek emateko. Baina Legazpik ez zion amore eman.<ref>{{Cite bookerreferentzia|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=255-291|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
== Itunaren ondorioak ==
Itunaren bitartez mundua bi zatitan banatzen saiatu ziren Iberiar penintsulako bi itsas-potentziak. Banaketa lerro nagusia egungo Brasilgo ekialdeko lurraldetik igarotzen da, Ituna sinatzerako orduan oraindik aurkitu ez zuten lurralde bat da, eta horren inguruan tirabira sortuko zen bi koroen artean. 1500an, hain zuzen, [[Vasco da Gama|Vasco de Gamak]] Indiarako itsas-erruta aurkitu ondoren, [[Pedro Álvares Cabral|Pedro Alvares Cabral]] esploratzaile portugesa, Indiarekiko harreman komertzial eta politikoa ezartzeko asmoz, Lisbotik irten zen hegoalderantz. Ustekabean, Brasilgo ekialdeko kostaldea aurkitu zuen. Jarraian, Manuel I.a Portugalgo erregeak lurralde hori esploratzeko eta okupatzeko espedizio berriak antolatu zituen berehala.<ref name=":4">{{Cite aldizkari|izena=Luis|abizena=Fernández Beceiro|urtea=1991|izenburua=Expansión y presencia planetaria de Portugal.|argitaletxea=Cuadernos de estrategia, 39.|orrialdea=|orrialdeak=69-89|ISBN=|hizkuntza=|abizena2=Marín Rojas|izena2=José}}</ref> 1530tik, portugesek Brasilgo kostatik hegoalderantzko eskutuko espedizioak burutu zituzten, [[Rio de la Plata]] itsasadarrara helduz eta Tordesillasko Itunean adostutako muga gaindituz. Gaztelaren aldetik, portugesen ekintza horretaz ohartuta, Hurtado de Mendoza komunikazio diplomatikoaren bidez portugesen jokamolde hori geldiarazten saiatu zen. Eta bestetik, Gaztelak Rio de la Plataren ingurua konkistatzeko eta populatzeko agindu berantiarrak ezarri zituen, Buenos Aires (1536), Asunción (1537) eta abarreko hiriak sortuz.<ref>{{Cite bookerreferentzia|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=354-347|ISBN=|hizkuntza=}}</ref><ref>{{Cite bookerreferentzia|izena=Porfirio|abizena=Sanz Camañes|urtea=2004|izenburua=Las ciudades en la América hispana, siglos XV al XVIII.|argitaletxea=Madrid: Silex.|orrialdea=|orrialdeak=65-118|ISBN=|hizkuntza=|atala=Ciudades imaginarias, imágenes de las ciudades}}</ref>
 
Halaber, munduaren banaketa hori bi potentzien artekoa zen, Europako etorkizuneko potentzia berriak kontuan hartu gabe. 1530an, Brasilgo kostaldeak okupatzen saiatu ziren frantsesak eta holandarrak kanporatzeko eta lehen kolonia ezartzeko espedizio portugesa antolatu zen, bertako lurraldeak konkistatuz, indigenoak kristaulizatuz, hiri sortu berriak populatuz.