«Bearnoko Bizkonderria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
t
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia))
 
=== Printzerria ===
[[1290]]ean Bearno [[Foixko konderria|Foix konderriaren]] eskuetan geratu zen. 50 urte geroago, [[Gaston III.a Foix-Biarnokoa|Gaston III.a Febusek]] Ingalaterrako eta Frantziako Koroen arteko gatazka etengabeak probestu zituen bere helburu politikoak bete ahal izateko. [[1347]] arte Bearnoko bizkondeen gorteko aktak Frantziako erregearen araberako data zuten. Urte horretatik aurrera, Bearnoko bizkondearen arabera ezarri zen kronologia, bertako "jaun" bihurtuta (''dominus''), "Jainkoaren aurrean bakarrik erantzule", eta hala jakinarazi zion bizkondeak Frantziako erregearen mandatariari. Foixko konderria eta haren mendeko gainerako lurraldeen izenean, ordea, men egin zion Frantziako erregeari.<ref name=":0">{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=es|izenburua=Juana de Albret y Catalina de Foix o la defensa del Estado navarro (1483-1517)|urtea=2005|abizena=Álvaro|izena=Adot Lerga|orrialdeak=61-78|orrialdea=|argitaletxea=Pamiela|ISBN=84-7681-443-7}}</ref>
 
Gastonek, orduan, Pirinioetara zuzendutako politika bat jarri zuen abian, eremu horretan guztian berak gidatutako Bearnoren nagusitza eskuratzera bideratua, hartara, Tolosa Okzitania eta Baionaren arteko galtzarako merkataritza aberatsetik irabaziak ateratzeko asmoz. Azkenean, haatik, ez zuen hori erdietsi ahal izan, eta bizkonderria Frantziako erregeari utzi zion oinordetzan (1390). Aldiz, Gaston hil zenean, Bearno osoko ordezkariak berehala elkartu ziren, eta [[Biarnoko Estatuak|Bearnoko Estatu Nagusiak]] eratu zituzten Orthezen. Haiek Mathieu Castellbokoa hautatu zuten oinordeko legitimo. Ingalaterra eta Frantziako erregeek, Ricardo II.ak eta Karlos VI.ak, hurrenez hurren, aitortu egin zuten ''de facto'' Bearnoko jauna eta lurraldearen burujabetza.<ref name=":0" />