Diario de Navarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
33. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:DiariodeNavarra egoitza.JPG|thumb|''Diario de Navarra''ren egoitza, [[Cordobilla]]n.]]
1903an, 57 bazkide sortzaile izan zituen.<ref>{{Cite bookerreferentzia|izenburua=Nafarroa, orain ala inoiz ez|urtea=2016|abizena=Orzaiz, Ion|izena=Senar, Joxerra|orrialdeak=|orrialdea=126|argitaletxea=|ISBN=978-84-9027-661-7}}</ref> Hasieran, balio kontserbadoreen, foruen eta euskalduntasunaren aldeko jarrera izan zuen, euskal hezkuntza ere bultzatuz, 1907an Iruñeko Dormitaleria kalean irekitako euskara ikasteko akademia txalotuz eta "gure hizkuntza zaharra" berreskuratzera deituz.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39-40. or.</ref> Horretan bat egiten zuen ere [[Raimundo García García|Raimundo Garcia ''Garcilaso'']] ''Diario de Navarra''ren geroko zuzendariak 1907an. Pixkanaka linea editoriala aldatuz joan zen, baina horrek ez zizkion irakurleak kendu. Hurrengo hamarkadetan, Nafarroa Garaiko kazeta ahaltsuena bihurtu zen. Kalitate grafikoa hobea zuen egunkari lehiakideek baino eta 1936rako 15.000 ale ateratzen zituen (eguneko), Nafarroa Garaiko kazeta salduena, bakarrik ''La Verdad'' parrokiako berripaperaren atzetik.<ref>{{Erreferentzia |abizena=Dronda |izena=Javier |data=2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url= |location=Tafalla |orrialdea=117|argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate= |hizkuntza = es}}</ref>
 
Egunkariaren bokazioa beti izan zen gizarte-ordena ezarria arriskutik defendatzeko Nafarroa Garaiko eskuindarrak bateratzea. Sortzaileek ondorengo joerekin zituzten loturak: [[Alderdi Liberal-Kontserbadorea|Alderdi Kontserbadorea]], ''[[Antonio Maura|mauristak]]'' eta ''[[Juan Vázquez de Mella|mellistak]]'', [[Integrismo|integristak]], [[Unión Navarra]], [[Renovación Española]] totalitarioa, beste eskuindar kolaboratzaileen partaidetzaz ere.<ref>Dronda, Javier (2013), 97. or.</ref> Egunkariak lotura estua izan zuen orduko botere zirkuluekin; izan ere, joera politiko jakin bat baino, Nafarroa Garaiko elite ekonomikoen bilgune izatea zuen bereizgarri egunkariak.<ref>Oligarkia horretan biltzen dira El Irati SA, La Vasconia, La Compañía Navarra de Abonos Químicos, Crédito Navarro, La Vasco-Navarra de Seguros, etab.; ikus Dronda, Javier (2013), 97-98. or.</ref> Beraz, gogor kritikatu zuen, 1917az geroztik bereziki, parlamentarismoa, eta argi eta garbi aldarrikatu zuen diktaduren irtenbidea. [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktadurapean (1923-1930), beste egunkari askok ez bezala, ez zuen zentsurarik pairatu.<ref>Dronda, Javier (2013), 98, 124. or.</ref> Noizbait 20ko hamarkadan Elizako hierarkiarekin desadostasunik izan arren, luze gabe konpondu ziren [[Espainiako Bigarren Errepublika|II. Errepublika]]<nowiki/>ren garaian, eta egunkariak Elizaren interesak defendatu zituen.<ref>Dronda, Javier (2013), 116-117. or.</ref> Garai honetan, katolizismoaren kontrako [[Konspirazio|konspirazio judu]] eta [[Liberalismo|liberala]]<nowiki/>ren teoriak elikatu zituen, eta iraultzaren kontrako posizio garbia hartu, baita nazioartean [[Hirugarren Reicha|Alemania nazia]]<nowiki/>ren eta [[Faxismo|Italia faxista]]<nowiki/>ren aldeko jarrerak ere.<ref>Dronda, Javier (2013), 121-123. or.</ref>