«Neutroi»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 7 hilabete
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia))
Atomoaren barnean α partikulak desbideratzeko gai zen indar elektriko oso handi bat zegoen baina desbideratzen zituen α partikula kopurua oso txikia zenez, indar hura oso eskualde txikietan egon beharko zen. Emaitza hauen ondorioz, Rutherford-ek ateratako konklusioek [[Thomsonen eredu atomikoa|Thomsonen eredu atomikoaren]] aurka egiten zuten: [[Elektroi|elektroiek]] atomoaren bolumen osoa betetzen zuten eta karga elektriko positiboa nukleo oso txiki batean kontzentraturik zegoen.
 
Ernest Rutherford-ek atomoa aztertzen jarraitu zuen eta 1920. urtean konturatu zen atomoa osatzen zuten elektroien eta protoien masen batura atomoaren masa baino askoz txikiagoa zela. Beraz, esperimentalki egiaztatu ez zuen arren, bazekien beste partikula bat egon beharko zela masa falta hura konpentsatzen zuena eta " neutroi " izena jarri zion.<ref>{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=eu|izenburua=Fisika eta Kimika|urtea=2011|abizena=|izena=|orrialdeak=240-241|orrialdea=|argitaletxea=edebe|ISBN=9788481189377}}</ref>
 
Ernest Rutherford-ek neutroiaren existentzia iragarri zuen arren, 12 urte igaro ziren, 1932. urtean, [[James Chadwick]] fisikari ingelesak [[erreakzio nuklear]] baten ondorioz beste partikula azpiatomiko bat aurkitu zuen arte eta partikularen ezaugarriak Rutherford-ek aurreikusitakoak zirenez, gorde egin zen neutroi izena. Aurkikuntza honi esker [[Zerrenda:Fisikako Nobel Saria|Fisikako Nobel Saria]] irabazi zuen 1935. urtean.