Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
513. lerroa:
XIX. mendearen bigarren erdialdean euskara nagusi zen oraindik Donostiako kaleetan. Inork gutxik daki, esaterako, 1891. urtera arte Donostiako Udaleko langile guztiek euskaraz hitz egiten jakin behar zutela, edo 1897. urtera arte hiriko kaleak euskara hutsez izendatzen zirela (urte hartan erabaki zen izendapen elebiduna).
 
2011n [[Eustat]]ek egin duen Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuko datuak oinarri hartuta, bost urte edo gehiagoko 69.057 euskaldun ditu Donostiak. Donostiarren %&nbsp;39,9 euskaldunak dira, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n euskaldunen ehunekorik handiena duen hiriburua da. 30 urtetik beherako donostiarren lautik hiru euskaldunak dira (%&nbsp;73,4). Era berean, nagusiagoen artean ere handia da euskaldunen ehunekoa. Esate baterako, 30-34 urte bitartekoen %&nbsp;41,9 euskalduna da. Dena dela, adinean aurrera egin ahala, euskaldunen ehunekoa jaitsiz doa.<ref>{{Cite bookerreferentzia|hizkuntza=|izenburua=V. Mapa Soziolinguistikoa|urtea=2011|abizena=|izena=|orrialdeak=45-48|orrialdea=|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila|ISBN=}}</ref>
 
Euskaldun hartzaileen ehunekorik handiena 35 eta 39 urte bitartekoek dute (% 31,7), eta ehunekorik txikiena 15-19 urte bitartekoek (% 7,9). Azpimarratzekoa da, gainerako hiriburuetan ez bezala, euskaldun hartzaileen ehunekorik txikiena gazteenen artean dagoela.