Inesa Gaxen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Reverted edits by 176.12.83.211 (talk) to last version by WikiBayer: reverting vandalism
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.3]
4. lerroa:
}}
 
'''Inesa Gaxen''' ([[Bastida (Nafarroa Beherea)|Bastida]], [[Nafarroa Beherea]], [[1566]] - [[Lapurdi]], [[XVII. mendea]]) [[sorgin]]tzat hartu zuten emakume nafarra izan zen.
<br />
 
== Biografia ==
Sorgina zelako kargua hartu zioten [[Hendaia]]n, eta [[Bordele]]ko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; baina, probarik ez zutelarik, libre utzi zuten azkenean. Bere egoeran zeuden emakume asko bezala, [[Bidasoa]]z bestaldera igaro, eta [[Irun]]en bizi izan zen hogei urtez. Beste zazpi urtez egon zen [[Hondarribia]]n.
 
1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Beste emakumeek ez bezala, hasieratik bururaino ukatu zituen Inesa Gaxenek salaketa guztiak, berarekin atxilo hartutako emakumeenak barne, era guztietako presio eta estutasunak jasan behar izan bazituen ere. Hondarribiko epaiek [[Logroño]]ko [[Inkisizioa]]ren eskuetan utzi zuten auzia, eta, espero ez zen bezala, kargurik gabe utzi zituzten salaturiko emakume guztiak, Inesa Gaxen tarteko. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.
 
== Erreferentziak ==