Cell: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
67. lerroa:
=== Cellen Jokoa ===
 
Esandeko egunean, gerlari guztiak '''Cellen Jokora''' (jatorrizko [[japoniera]]z セルゲーム edo ''Seru Gēmu <sup>[[Laguntza:Japoniera|?]]</sup>'', berez [[ingeles]]ezko ''Cell Game'' da japonierazko ahoskera mugatuan) aurkeztu ziren. Gainera [[Zibor 16]] ([[Bulma]] eta bere aitak konponduta), telebistako kazetari pila bat eta Munduko Arte Martzialen txapelduna zen [[Satan jaunaJauna]] ere bertan ziren. Azken hau izango zen lehena '''Cellen''' aurka borrokatzen. Hala ere ukabilkada bakarrez kanporatu zuen eta [[Goku]] izan zen hurrengo aurkakoa.
 
Borroka oso parekatua zen (itxuraz bakarrik, '''Cell''' ez baitzebilen bere indar guztia erabiltzen) eta Gokuk askotan ustekabean harrapatu zuen '''Cell''' bere erasoekin. Azkenean, hala ere, Gokuk amore eman eta bere seme [[Son Gohan]]i utzi zion lekua. Guztiak harritu zituen erabaki honek, baina guztiek zuten itxaropena bere suminaz garaituko zuela. Gainera, borroka legezkoa izan zedin, Gokuk [[Indaba Miragarri]] bat ere eman zion '''Celli'''! Gohanek '''Cellen''' eraso guztiak sahiestea eta gelditzea lortzen zuen eta berehala erabaki zuen borroka alde batera uztea. '''Cellek''' egoera hau baliatu zuen Gohanen amorrua ateratzeko.