Francesca Woodman: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
34. lerroa:
Orokorrean, kritikak Woodmanen argazkien iluntasuna azpimarratu du, obrak artistaren ondorengo suizidioa iragarriko balu bezala. Bizitza pertsonalean eta Woodmanen idatzietan oinarrituz, kritikariek iluntasun horren arrazoiak bilatu dituzte, atentzioa lausotasunean eta espazio hutsetan jarriz. Kritikari gutxik aztertu dute Woodman sistema artistiko patriarkal batean emakumearen rola zein den galdetzen zuen artista bat bezala, edo etxearen espazioa gorputzaren bidez berrinterpretatzen zuen emakume bat bezala. [[Rosalind Krauss]] bezalako kritikari batzuek Woodman artista feministatzat hartzen dute, argazkilaritzaren bidez emakumeek identitatea ezkutatzeko zituzten arrazoiak eta moduak ikertzen zituela azpimarratuz.<ref>Williams, Nicole.&nbsp;«The Art of Francesca Woodman: Haunting, Evocative, Personal»&nbsp;(ingelesez).&nbsp;The Artifice. [Noiz kontsultatua: 2016-01-11].</ref>
 
Woodmanen obraren ospea bere gurasoek, alaba hil ondoren, egin zuten kudeaketa-lanaren ondorioa da. Bere argaziak biltzen dituzten erakusketak mundu osoan zehar antolatu dira, kritikak egunkarietan, liburuetan eta aldizkarietan argitaratuak izan dira, bere eguneroko pertsonala ere editatu eta kaleratu da, eta gurasoek artistari buruzko dokumental batean parte hartu dute, ''The Woodmans'' izenekoa''.''<ref name=":3">{{Cite weberreferentzia|url=https://www.youtube.com/watch?v=5zqNUdtCwkU|data=2010}}</ref> Baina Woodmanen ospea askoz haratago doa: bere heriotza goiztiarrak eta utzitako 800 obra baino gehiagoko corpusak argazkilaria mito bihurtu dute, eta azken bi hamarkadetan, argazkilaritza digitala nagusi izan arren, Woodmanen eragin nabarmena duten artista asko azaldu dira. Besteak beste, [[Rebecca Cairns]], [[Ellen Rogers]], [[Lydia Roberts]] edo [[Dara Scully]].
 
== Erakusketak ==