«John Ashbery»: berrikuspenen arteko aldeak

40 bytes added ,  Duela 8 hilabete
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-cite web +erreferentzia, -Cite web +erreferentzia)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-cite web +erreferentzia, -Cite web +erreferentzia))
 
== Bizitza ==
John Lawrence Ashbery [[New York (estatua)|New York]] estatuko [[Rochester (New York)|Rochester]] hirian jaio zen, 1927ko uztailaren 28an.<ref>{{cite weberreferentzia|url=http://www.poets.org/poet.php/prmPID/238|title=John Ashbery|publisher=[[Academy of American Poets]]|accessdate=2014-08-26}}</ref><ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://www.britannica.com/biography/John-Ashbery|izenburua=|sartze-data=2017-09-04|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Ama, Helen Lawrence, biologiako irakaslea zuen; aita, Chester Frederick Ashbery, nekazaria zen.<ref name="CurryRamm2007">{{cite book|editor1-last=Curry|editor1-first=Jennifer|editor2-last=Ramm|editor2-first=David|editor3-last=Rich|editor3-first=Mari|title=World Authors, 2000-2005|url=https://books.google.com/books?id=lqsjAQAAIAAJ&pg=PA14|year=2007|publisher=[[H. W. Wilson Company|H.W. Wilson]]|isbn=978-0-8242-1077-9|pages=14}}</ref> Ontario Lakuaren gertuko etxalde batean hazi zen.
 
Deerfield Akademian ikasi zuen, mutilentzat baino ez zen barnetegi batean, non W.H. Auden, Dylan Thomas eta beste poeta batzuen lanak irakurtzen baitzituzten, eta han deskubritu zuen bere homosexualitatea ere, bere poemetan kontatu izan zuenez.<ref name=":0">{{Cite news|url=http://www.berria.eus/albisteak/144863/john_ashbery_poeta_hil_da.htm|abizena=Astiz|izena=Iñigo|izenburua=John Ashbery poeta hil da|data=2017/09/04|egunkaria=Berria|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2017/09/04}}</ref> Berak idatzitako bi poema Poetry aldizkarian argitaratu zituzten, beste gelakide baten izenean, zeinak Ashberyri ezer esan gabe bidali baitzituen aldizkarira. Eskolan ere bazuten aldizkari bat, Deerfield Scroll, eta Ashberyk hainbat poema argitaratu zituen; haien artean, ikaskide batekiko maitasun erantzunik gabeari buruzko sonetoak eta fikziozko testu labur bat. Dena den, Ashberyk, lehen-lehenik, margolaria izan nahi izan zuen; 11 urtetik 15era, Rochester-eko arte-museoko pintura-klaseetara joan zen.
1949an lizentziatu zen, Hardvard Unibertsitatean, ''cum laude'' izendapenarekin. Lizentziatura amaierako tesian W.H. Audenen poesia aztertu zuen. Ikasle zelarik, Harvard Advocate aldizkariko kidea izan zen, baita Signeti Elkarteko kidea ere. Unibertsitatean lagun zituen kideen artean, poeta eta idazle ugari zeuden, hala nola Kenneth Koch, Barbara Epstein, V.R. Lang, Frank O' Hara eta Edward Gorey; gainera, ikaskide zituen Robert Creeley, Robert Bly eta Peter Davison. Lizentziatu ondoren, denbora labur batez New York Unibertsitatean ikasten jarraitu zuen, eta 1951n masterreko titulua lortu zuen Columbia Unibertsitatean.
 
1951 eta 1955 bitartean erredaktore ibili zen publizitatearen eremuan<ref name=":1">{{Cite weberreferentzia|url=https://www.britannica.com/biography/John-Ashbery|izenburua=|sartze-data=2017-09-04|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, eta 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1965era bitartean Frantzian bizi izan zen. Besteak beste, arte-kritikaria izan zen Herald Tribune egunkariaren Europako edizioan, bai eta Art News aldizkarian ere.<ref name=":1" /> Bestalde, erailketa misteriotsuei buruzko liburuak itzuli zituen frantsesetik ingelesera. Garai hartan Perre Martory poeta frantziarrarekin bizi zen; gerora, haren zenbait liburu ere itzuliko zituen ingelesera.
 
1963ko udazkenean, Ashberyk Andy Warhol ezagutu zuen New Yorkeko Literary Theatre-eko poesia-irakurraldi batean. Elkarren ezagutza egin aurretik ere, Ashberyk Warholen arte-lanari buruzko kritika idatzia zuen. Urte berean, margolariak ''Flowers'' erakusketa apailatu zuen Pariseko Ileana Sonnabend galerian, eta Ashberyk haren kritika egin zuen, esanez, besteak beste, Parisera egindako bisita harekin Warholek “Oscar Wilde-k 1890eko hamarkadan Buffalora kultura eraman zuenez geroztiko zalaparta transatlantikorik handiena” eragin zuela.<ref>{{cite weberreferentzia|url=http://www.flowchartfoundation.org/tc/advanced_search.php?reorder=yes&sortfield=publicationdate&sorttype=desc&se_type=EX&pg=20&/|title=Ashbery Research Center archive|publisher=|accessdate=3 September 2017}}</ref>
 
1965. urtearen amaieran, Ashbery New Yorkera itzuli zen. Warholek ongietorriko jai handi bat prestatu zion “The Factory” estudioan, eta Ashbery beraren laguntzaile Gerard Malanga-ren lagun handia egin zen, zeinaren poesian eragin handia baitzuen. AEBetara itzulita, Ashberyk arte-kritikari lanetan jarraitu zuen New York eta Newsweek aldizkarietan, eta ARTNews erredakzio-batzordean ere jardun zuen 1972. urtera arte. 1976 eta 1980 bitartean, ostera, Partisan Review aldizkarian jardun zuen.<ref>{{cite weberreferentzia|url=http://www.flowchartfoundation.org/tc/advanced_search.php?reorder=yes&sortfield=publicationdate&sorttype=desc&se_type=EX&pg=20&/|title=Ashbery Research Center archive|publisher=|accessdate=3 September 2017}}</ref>
 
1970eko hamarkadaren lehen urteetan irakasle hasi zen Brooklyn Unibertsitatean, eta 1980ko hamarkadan Bard Unibertsitatera joan zen. Hizkuntzak eta Literatura irakasten zituen.
2008an erretiroa hartu zuen. Hala ere, idazten, hitzaldiak ematen eta ikasleekin lan egiten jarraitu zuen.
 
Etxean hil zen, 2017ko irailaren 3an, 80 urterekin.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://abcnews.go.com/Entertainment/wireStory/john-ashbery-regarded-worlds-greatest-poets-dies-age-49599605}}</ref><ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.sfchronicle.com/entertainment/article/John-Ashbery-celebrated-and-challenging-poet-12170718.php}}</ref>
 
== Lana ==
Ashberyren poesia hermetismotik gertukoa izan da maiz, eta hark ere ez du ukatzeko lanik hartu: "Nik uste dut nire poesia zerbaiti buruzkoa dela, baina ez dut arrastorik ere zeri buruzkoa", aitortu zuen 2014an, ''El Cultural'' aldizkariari emandako elkarrizketa batean.<ref name=":0" /><ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.elcultural.com/revista/letras/John-Ashbery-No-tengo-ni-idea-de-que-habla-mi-poesia/35357|izenburua=John Ashbery: "No tengo ni idea de qué habla mi poesía"|sartze-data=2017-09-04|egunkaria=|aldizkaria=El Cultural|abizena=López-Vega|izena=Martín|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Dena den, Ashberyren nahia ez zen bere lana ezkutuan geratzea, ezpada ahalik eta pertsona gehiagorengana iristea; bestela, zioen, papereratutakoa bere buruarekiko elkarrizketa pribatu bat baino ez zen izango.<ref name=NYT-MTV>{{cite news | first= Melena| last= Ryzik| authorlink= | coauthors= | title=80-Year-Old Poet for the MTV Generation | url=https://www.nytimes.com/2007/08/27/books/27laur.html?hp }}</ref><ref name="npr.org">[http://www.npr.org/templates/story/story.php?storyId=4542617 NPR interview with Ashbery about his collection ''Where Shall I Wander'' - including poem audio. March 19, 2005]</ref> Poetaren egitekoari buruz ere idatzi zuen 1972an kaleratutako saiakera batean: "Poetaren kezka nagusia da artelanari bizitza ematea, halako moldez ezen ezinezkoa suertatuko baita hura azaltzen saiatzea".<ref name=":0" />
 
Yale Unibertsitateko Ingeles Departamenduko buru Langdon Hammer-ek horrela idatzi zuen 2008an: "Azken berrogeita hamar urteetan ez da egon John Ashbery bezalako beste poeta estatubatuarrik; batek berak ere ez dauka Ashberyk baino hiztegi zabalagorik, ezta Whitman-ek edo Pound-ek ere".<ref>Hammer, Langdon, [https://www.nytimes.com/2008/04/20/books/review/Hammer-t.html?_r=1&oref=slogin&ref=books&pagewanted=print "‘But I Digress’"], review of ''Notes from the Air: Selected Later Poems'', by John Ashbery, ''New York Times Book Review'', April 20, 2008, accessed same day.</ref>