Donostiako ikastolen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
4. lerroa:
 
== Gerra ondorengo hastapenak ==
[[Francoren diktadura]]pean debekatua zegoen euskaraz hitz egitea. Egoera zail hartan, euren ardurapean hasi ziren ikasle gaztetxoei euskaraz irakasten Donostian magisterio ikasia zuten zenbait emakume. Lehena [[Elbira Zipitria]] (1945-46an: bere lehen ikasleak Xabier Garaialde eta Patxi Iriondo izan zituen), ondoren [[Maria Dolores Goia]] (1951an)<ref>{{Cite weberreferentzia|url=www.hikhasi.eus/artikulua/701|izenburua=Euskal Eskola Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa|sartze-data=|aldizkaria=Hik hasi|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>, Itziar Arzelus (1953an), [[Karmele Esnal]] (1955an), Jone Forkada (1955), MªKarmen Mitxelena (1957), Mª Karmen Lasarte (1957), Koro Gonzalez Galarraga (1960an), Miren Egaña (1964an) Arantza Gonzalez Galarraga (1967an), [[Kontxita Beitia]] (1965), Izaskun Busto, Koruko Aldanondo eta beranduago beste batzuk ere bai.
 
Kontuan hartu behar da benetako ikastolak ez baziren ere, parte zaharreko zenbait ikastolen osagarri zirela: Faustina Karril eta Felitxu Eraso. Faustina Karril Arozenak (1953an), gaurko haurtzaindegiaren parekoa antolatu zuen Donostiako kaian zuen lokal batean; naturarekin oso lotuta lan egiten zuen, haurrak Gaztelura eramaten baitzituen egunero. Felitxu Erasok berriz, frantsesa irakasten zien Elbira Zipitriaren ikasleei. Goizeko Zipitriaren ikasleak arratsaldez egiten zuten frantsesa eta alderantziz.
11. lerroa:
1960ko udan [[Elbira Zipitria]]k ikastaro berezi bat eman zuen, irakasle zirenentzat edo izango zirenentzat. Ikastaroa, abuztuan eman zuen Felitxu Eraso frantsesekoak erabiltzen zuen lokalean, [[Mari kalea (Donostia)|Mari kalea]] eta Koruko Amabirjinaren kantoian zegoen etxeko behe-solairuan, gaur eraikin berri bat dago bertan. Ikastaro hori arratsaldeko 6etatik 8tara izan zen abuztuan, eta bertan Zipitriak, batez ere, gramatika eman zuen. Bertara onartuak izan ziren: [[Maria Dolores Agirre]] Aizpuru, Errezil, 1904 -1997 (''Academia Lengua y Declamación'', Donostiako Udala); Mª Dolores Goya Mendiola, Donostia, 1913-1986 (Karkizano Ikastola 1951-70); Karmele Esnal Zulaika, Orio, 1932 - 2012 (Buen Pastor, [[Santo Tomas Lizeoa]] 1997); Mª Karmen Mitxelena, Usurbil, 1938 (Orixe); Miren Egaña Goya, Donostia, 1946 (Karkizano Ikastola 1964-75); Mª Carmen Lasarte; Izaskun Busto; Mª Carmen Iriondo; Markel Izagirre; Manuel Mª Hernandez eta Faustino Lasagabaster.
 
Aldi berean Elbira magisterio titulua zuen irakasle bat hartzen hasi zen urte osoan zehar berekin praktikak egiteko. Gerora parte zaharreko irakasle ari ziren gehienek gehi magisterio bukatu berria zuten beste batzuek Orixe ikastola sortu zuten, 1969tik aurrera.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.orixeikastoladonostia.hezkuntza.net/web/guest/presentacion-e-historia|izenburua=Orixe Ikastola. Aurkezpena eta historia|sartze-data=2016-06-04|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
== Groseko hasiera ==