«Elkarrekintza nuklear ahul»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia))
[[Quark]]ei eta Ezkerreko [[Kiralitate (fisika)|kiralitatea]] duten [[leptoi]]ei eragiten die elkarrekintza ahulak. Grabitateaz aparte, [[neutrino]]en gainean eragiten duen indar bakarra da. Horrez gain, badaude elkarrekintza nuklear ahulak soilik erakusten dituen propietate berezi batzuk:
# Quarken [[Zapore (fisika)|zaporea]] alda dezakeen elkarrekintza bakarra da.
# Paritate-simetria apurtzen duen elkarrekintza bakarra da, 1957. urtean [[Chien-Shiung Wu|C. S. Wu-k]] kobaltoaren esperimentuan frogatu zuen moduan.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://hyperphysics.phy-astr.gsu.edu/hbasees/quantum/parity.html|izenburua=Paridad|sartze-data=13/03/2018|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>
# Masa handiko [[Gauge bosoi|partikula indar-eramaleen]] (gauge bosoiak) bidez hedatzen da elkarrekintza ahula, eta hori nahiko ezaugarri ezohikoa da. Hori azaldu ahal izateko [[Eredu Estandarra|Eredu Estandarean]] aurki dezakegun Higgsen Mekanismora jo behar dugu.
Elkarrekintza ahula garraiatzen duten partikulen masa hain handia denez <math>(</math><math>90</math> <math>GeV/c^{2}</math>-tik gertu<math>)</math>, haien [[Batez besteko bizitza (fisika)|batez besteko bizitza]] <math>3 \cdot 10^{-27}</math>segundo ingurukoa izango da gehienez, [[Heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa|ziurgabetasun-printzipioaren]] ondorioz. [[Batez besteko bizitza (fisika)|Bizitza-erdi]] labur horrek elkarrekintza ahularen irismena 10<sup>-18</sup> metrora mugatzen du, hau da, [[Atomo nukleo|atomoaren nukleoaren]] diametroa baino mila aldiz txikiagoa.
Ispilu arrunt baten begiratzen badugu, izadiaren legeek berdinak izaten jarraitzen dute. Hau da, edozein esperimentutan [[Euklidear espazio|espazio euklidear]] guztiak inbertituz gero, neurketak mantendu egiten dira normalean. Fenomeno horri [[:es:Paridad_(física)|paritatearen]] kontserbazio-legea deritzo. Lege hori grabitazio klasikoaren eta elektromagnetismoaren teorietan errespetatu egiten da; beraz, lege unibertsala zela uste izan zen denbora luzez.
[[Fitxategi:Chien-Shiung Wu (1912-1997) in 1963.jpg|thumb|262x262px|Chien-Shiung Wu 1963an Colombiako unibertsitatean.]]
Hala ere, 1950eko hamarkadan zehar, [[Chen-Ning Yang|Chen Ning Yang]]-ek eta [[Tsung Dao Lee|Tsung-Dao Lee]]-k, kalkulu matematikoan oinarrituz, elkarrekintza nuklear ahulean lege hori apur zitekeela esan zuten. Geroago, 1957an hain zuzen, [[Chien-Shiung Wu|Chien Shiung Wu]]-k eta haren lankideek Lee-k eta Yang-ek aurresandakoa esperimentalki frogatzeko gai izan ziren. Horri esker, aipatutako ikerlartzile-taldeak [[Fisikako Nobel Saria|1957ko Fisikako Nobel Saria]] irabazi zuen. <ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Wu_experiment|izenburua=Wu-ren esperimentua|sartze-data=15/03/2018|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>
 
Elkarrekintza ahula lau fermioiren arteko kontaktu-elkarrekintza moduan azaltzen bada ere (Fermiren teoria), paritatearen apurketaren frogapenak ikuspuntu berri bat eskatzen zuen. Horri erantzuna ematekotan, 1957. urtean Robert Mershak-ek, George Sudarshan-ek eta, geroago, [[Richard Feynman]]-ek eta [[Murray Gell-Mann]]-ek '''V-A''' (Bektore bat ken bektore axial edo lebogiro bat) [[Lagrangear (argipena)|lagrangearra]] proposatu zuten elkarrekintza ahulak azaltzeko. Proposamen horren arabera, elkarrekintza ahulak soilik partikula lebogiroetan eta antipartikula destrogiroetan dauka eragina. Partikula lebogiro baten ispilu-irudia partikula destrogiro bat denez (eta alderantziz), Fermiren teoria horrek paritatearen apurketa azaltzen du.