Higidura zuzen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}}
[[Fitxategi:Higidura zuzeneko magnitudeak.png|thumb|300x300px|a) Higidura zuzeneko partikularen posizioa. b) Partikularen abiadura (positiboa) eta azelerazioa (negatiboa).]]
Fisikan, '''higidura zuzena''' deritzo ibilbide osoa lerro zuzen batean duenari. Partikularen posizioa, '''''r'''''(''t''), ardatz koordenatu bakarrean dago kokaturik une oro. Hortaz, [[dimentsio]] bakarrean gertatzen da, norabide bakarrean alegia, nahiz eta bi noranzkoetan gerta daitekeen, aurrerantz eta atzerantz; hortaz, abiadura bektoreak etengabe du ''Ox'' ardatzaren norabidea. Matematikoki aztertzean, [[abiadura]] [[Bektore (matematika)|bektore]]<nowiki/>aren modulua kontsideratzen da soilik, baina noranzko bat (''Ox'' ardatzarena) positibotzat hartzen da eta aurkako noranzkoa, negatibotzat.  Hori dela eta, higidura zuzenaren azterketa matematikoa egitean, ekuazio eskalarrak erabil ditzakegu.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/rectilineo/rectilineo.htm|izenburua=Higidura zuzena|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=euskara|formatua=}}</ref>
 
 
 
Higidura zuzena higidura sinpleenetakoa da. Hain zuzen, [[Newtonen legeak|Newtonen lehenengo legea]]<nowiki/>ren arabera, indarrik jasaten ez duten objektuak lerro zuzenean higitzen dira abiadura konstantez; hau da, higidura zuzena dute. Abiadura konstantez gertatzen den higidura zuzenari ''higidura zuzen uniformea'' deritzo. Bestalde, partikula [[indar]] baten eraginpean badago, [[azelerazioa]] jasango du, indarraren norabide berekoa. Hortaz, indarrak abiaduraren norabide berbera badu, azelerazioa ere abiaduraren norabide berekoa izango da, eta higidura zuzena izango da. Esate baterako, grabitatearen eraginpean bertikalki erortzen ari den gorputzak higidura zuzena izango du, nahiz azeleratua izan. Kasu horretan ''higidura zuzen uniformeki azeleratua'' izango dugu.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://www.youtube.com/watch?v=L0qTkLE0EPA|izenburua=Video explicativo sobre problemas de movimiento rectilíneo.|sartze-data=2019-03-28|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=gaztelania|formatua=}}</ref>
== Zinematikan higidura zuzena deskribatzeko erabiltzen diren kontzeptuak eta magnitudeak ==