«Metamorfismo»: berrikuspenen arteko aldeak

85 bytes added ,  Duela 8 hilabete
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia))
 
=== Arroken egitura eta konposizioa ===
Arroka metamorfiko baten konposizio kimikoa abiaburuko materialaren konposizioaren araberakoa da. Horretaz gain, arrokan dagoen [[ur]]ak eta [[karbono dioxido]]ak era parte hartzen dute prozesu honetan. Aipatzekoa da [[arbel]]aren eta [[eskisto]] arroken arteko desberdintasuna. Lehenengoak [[arroka sedimentario]] batetik dator eta bigarrenak [[arroka bolkaniko]]tik sortzen da. Hori dela eta, konposizio desberdineko arrokak dira.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://e-ducativa.catedu.es/44700165/aula/archivos/repositorio/750/985/html/13_la_presencia_de_fluidos_y_la_composicin_de_la_roca_original.html|izenburua=Arroken egitura|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
=== Tenperatura ===
[[Litosfera]]ren barrualdean tenperatura gero eta altuagoa da, gutxi gorabehera 33&nbsp;°C igotzen da kilometro batean. Hala era, datu hau ez da oso zehatza, hainbat faktore kontutan hartu behar direlako, hala nola, lurraren sarkontasuna eta aztertzen ari garen eskualdea. Prozesu metamorfikoak tenperatura tarte batean gertatzen dira, hain zuzen ere, 150 eta 1000&nbsp;°C artean, abiaburuko arrokaren konposizioaren arabera. Metamorfismoan gertatzen diren tenperatura aldaketak hainbat arrazoiengatik ematen dira:<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://e-ducativa.catedu.es/44700165/aula/archivos/repositorio/750/985/html/11_la_temperatura.html|izenburua=Tenperatura aldaketak|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
# Arroka baten distantzia [[Magma ganbara|kamara magmatikoarekiko]].
 
=== Presioa ===
Presioa sarkontasunarekin haunditzen da. Metamorfismoan lau presio mota desberdinak parte hartzen dute.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://e-ducativa.catedu.es/44700165/aula/archivos/repositorio/750/985/html/12_la_presin.html|izenburua=Presio motak|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
* ''Presio litostatikoa'': Arroka batek jasotzen duen presioa da, norabide guztietan berdina izanik, hots, hidrostatikoa da. Azal kontinentalean aurkitzen diren arrokak ozeanikoan aurkitzen direnak baino presio handiagoa jasotzen dute geruzen lodiera dela eta. Kate orogeniko aktiboetan, beste esfortzu bat ere izaten da: [[desbideratze-esfortzu]]ak. Desbideratze-esfortzuak adierazten du presioa zer neurritan ez den berdina norabide guztietan. Neurri hori ez da handia izaten (segur aski, bar gutxi batzuk, 100 bar baino gutxiago, besterik ez), eta ez du eragin nabarmenik arroka metamorfikoetako mineralen presio-egonkortasunean. Dena den, desbideratze esfortzuari zor zaio [[terrane metamorfiko]] askotako deformazio zabala, eta esfortzu horren ondorioz eratzen dira, halaber, arroka metamorfikoetako [[Foliazio (argipena)|foliazioak]] eta foliazioarekin lotutako fabrikak.
<br />
=== Fluidoen agerpena ===
Arroken poroetan agertzen diren fluiodoak, [[ur]]ez, [[karbono dioxido]]z eta [[gatz]]ez osatutako nahastea da. Fluido hauek mineralak inguratuko dituzte katalizatzaile bezala jokatuz berkristalizazioa eragiten dute migrazio ionikoa sustatuz. Aipatutako nahasteak [[mineral]] batzuk disolbatzeko eta [[erreakzio kimiko]] metamorfikoetan elementu kimikoak emateko gaitasuna du.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://e-ducativa.catedu.es/44700165/aula/archivos/repositorio/750/985/html/13_la_presencia_de_fluidos_y_la_composicin_de_la_roca_original.html|izenburua=Fluidoak|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Fluido hauen jatorria ura asko dagoen leku porotsuetan dago, kasu gehienetan arroka sedimentarioak edota arroka igneoen hausturetan gertatuko da. Tenperatura altuetan deshidratazioa ematen da mineraletan. Kanporatzen den ura mugitu egiten da garraio ionika erraztuz.
=== Ukipen-metamorfismoa ===
 
Material magmatiko batek arroka hotzekin kontaktuan sartzen den guneetan ematen den metamorfismoa da. Tenperatura aldaketa honek eragina zuzena du arroka hotzaren [[tenperatura]]n, baina [[Presio atmosferiko|presioa]] aldatu gabe, hots, konstante mantenduz.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://biologiaygeologia.org/unidadbio/bio1/u2_tectonica/u2_t4_magmatismo/232_metamorfismo_de_contacto.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>[[Magma]]ren inguruan aureola izeneko lekua sortzen da, non arroken arteko kontaktua ematen den. Aureola hauek handiak izan daitezke kimikoki aktiboak diren arroketan, kaliza bezalakoetan. Hauen tenperatura igotzean arrokaren [[mineralak]] eta ehundura aldatuko da, arroka berri bat sortuz.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://inesfbl.wordpress.com/2013/06/22/tipos-de-metamorfismo-de-contacto-y-regional/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
=== Eskualdeko metamorfismoa ===
Aurreko metamorfismoa baino eremu zabalago batean gertatzeko aukera dago. Bi plaka litosferikoen arteko talkaren ondorioz gerta daiteke arroken zapalketa emanez. Denborarekin arrokak bata bestearen gainean jartzea gerta daiteke beherago daudenak presio handiagoa jasoz. Beste aukera bat plaken arteko [[subdukzioa]] gertatzea da. Gertaera honetan parte hartzen duten arrokak tenperatura eta presio oso altuak jasotzen dute.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://inesfbl.wordpress.com/2013/06/22/tipos-de-metamorfismo-de-contacto-y-regional/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
=== Metamorfismo dinamikoa ===
Lurreko geruzaren mugimenduak eragindako [[faila]] guneetan arrokek jasotzen dituzten presioa oso altua da. Presio hauen igoera arroka berriak sortzearen arrazoia da.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://recursos.cnice.mec.es/biosfera/alumno/2ESO/tierrin/roca2.htm|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Gainazalean adibidez, arroka ahul ditugu, jasaten duten presioaren ondorioz, sendotasun gutxiko arroka bat sortzen da, ebaki faila dietzen dena.
 
=== Metamorfismo buriala edo zama-metamorfismoa ===
Hirugarren metamorfismo mota hau ez dago [[magmatismo]]arekin edo [[deformazio]]arekin erlazionatuta. Gainera presio eta tenperaturaren arteko erlazioa txikia da. Metamorfismo burialaren arroka erresultanteek birkristaltze osoa edo partziala aurkezten dute.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://glosarios.servidor-alicante.com/mineria/metamorfismo-por-enterramiento|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> [[Sedimentu]]ak [[arro sedimentario]]ra hurbiltzen direnean presioa eta tenperatura handitzen dira. Tenperatura nahiko handia denean erreakzio metamorfikoak sortzen dira eta gradu baxuko [[arroka metamorfiko]]ak eratzen dira.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://geologiaweb.com/rocas-metamorficas/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>Metamorfismo honetan, arroka bolumena nahiko handia da, baina horiek, normalean, arroka sedimentarioak eta bolkanikoak pilatzen diren arro sedimentarioetakoak dira. Metamorfismo buriala edo zama-metamorfismoa [[Diagenesi|diagenesi sedimentarioaren]] jarraipena da.<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Mineralogiaren hastapenak|urtea=|abizena=Nesse|izena=William|orrialdeak=199-200|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=978-84-9860-870-0}}</ref>
 
=== Metasomatismoa eta metamorfismo hidrotermala ===
 
[[Metasomatismo]]an, hainbat fluido akuosoen bitartez arroka baten osagai kimikoak kentzean edo gehitzean arduratzen den prozesu geologikoa da, arroka egoera solidoan mantentzeko asmoarekin. Metamorfismo hidrotermala, berriz, prozesu geologiko bat da, non, [[sedimentu]]ek edo arrokek, kimikoki aktiboak diren tenperatura altuko fluidoen zirkulazioa sufritzen duten. Tenperatura eta presio baxuko egoeretan ematen da eta erreakzio batzuen abiaduran eta konposizio mineralean eragina du. Hauen jatorria era askotakoa da eta bere dedukzioa konposatu hauen konposizio [[Isotropia|isotopikoen]] ikerketan datza. Honi esker fluido hidrotermal baten jatorria magmatikoa, metamorfikoa, sedimentarioa, meteorikoa eta uren nahastea izan daiteke. <ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://csmgeo.csm.jmu.edu/geollab/Fichter/MetaRx/MetaKind.html|izenburua=Kinds of Metamorphism|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
=== Talka metamorfismoa ===
 
Laborategiko ikerketa, [[leherketa nuklear]] edo [[inpaktu meteoritiko]]en ondorioz sortutako talka [[uhin]]en efektua da. Metamorfismo honetan presio oso altuko egoerak eman dira eta hainbat eten agerpenak sortu egin dira meteoritoek botatako materialaren ondorioz.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://www.eso.org/~ralbrech/amico/intabs/langenhorstf.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Talka hauen ondorioz lortzen dugun arroka-hauts bihurtua, hautsita edota urtuta egon daiteke. Talka hauen produktuak bonba bolkanikoen antzeko arrokak izango dira, beiran aberatsak.
 
=== Deformazio handiko metamorfismoa ===
== Historia ==
 
[[James Hutton]] geologoa metamorfismoari buruzko ikerketa egin zuen lehenengo pertsona izan zen , [[Theory of the Earth]] liburuan, [[1795]]. urtean argitaratua izan zena. [[Uniformismo]]aren defendatzaile bezala Lurraren goiko zati superfiziala, "makina birziklatzaile" bezala jokatzen duela erran zuen, non, arrokak ez ziren sortzen ezta apurtzen, baizik eta arroka mota bat beste batean bihurtzen zen. Pentsamendu korronte honetan, [[neptunismo]] defendatzaileak kontra zeuden, [[Georges Louis Leclerc]] bezala. Hauek arroka mota bakoitza "garai" desberdin batean sortu zela pentsatzen zuten, Lurraren historia hainbat "garaitan" banatuta egonik.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://books.google.es/books?id=GBG7XDS5CbwC&pg=PA147&lpg=PA147&dq=history+of+geology+metamorphism&source=bl&ots=YCtgRiBdVF&sig=4nBP38cFEsthewXec4NTQVjvodA&hl=es&ei=TgNWS8aEJNLZ4gbEt8SPCQ&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=2&ved=0CBUQ6AEwAQ#v=onepage&q=history%20of%20geology%20metamorphism&f=false|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Magmaren ondorioz eragina zituzten arrokek deskribatzeko "Arroka metamorfiko" terminoa erabili zuen lehen geologoa [[Charles Lyell]] izan zen, [[Principles of geology]] obran, [[1833]] argitaratua. [[XIX. mendea]]ren bukaeran, [[George Barrow]]ek, hainbat arroka metamorfikoetan aurkitzen zen mineral kantitatea handia zela ohartu zen. Horri esker, [[metamorfismoaren gradua]] definitu zuen. Bertan, mineralogiaren aldaketen arabera, arrokek jasaten zuten presio eta tenperatura baldintzak ezagutzen ziren.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://science.jrank.org/pages/4268/Metamorphic-Grade.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> [[1920ko hamarkada|1920]]. urtean, [[Pentti Elias Eskola]], itxura metamorfiko kontzeptua landu zuen eta tenperatura eta presio egoeraren arabera mineralen efektibotasuna desberdina zela ohartaratu zen. Tenperatura eta presio baldintzak definitzeko bost itxura metamorfikoak propostau zituen eta [[1939]]. urtean hiru gehiago gehitu zituen.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://books.google.es/books?id=vo6NjiTBfNMC&pg=PA22&lpg=PA22&dq=eskola+metamorphism&source=bl&ots=Vt6NfDtwQc&sig=GDEc7R-CBAT5cWy2fEbONHIiF9Q&hl=es&ei=_1xYS-uoJ8HI4gaz9uzHAw&sa=X&oi=book_result&ct=result#v=onepage&q=eskola%20metamorphism&f=false|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
[[Loring Coes]] [[1953]]. urtean laborategi batean [[koesita]] sintetizatu zuen eta 1960. urtera arte ez zen naturan aurkitu izan. Gertakari honen ondorioz, talka metamorfismoa bereizteko baliagarriak ziren markagailuak aurkitu ziren.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://solarviews.com/eng/tercrate.htm|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
== Metamorfismoaren P-T baldintzen ebaluaketa kualitatiboa: ==
XIX. eta XX. mendeetan arroka metamorfiko baten ezaugarriak determinatzen zituzten faktoreak ez zeuden oso argi, nahiz eta tenperatura eta presioa eragina zutelaren susmoa egon. [[Goldschmidt]] egindako hainbat ikerketen ondorioz metamorfismoaren ikaskuntzan [[termodinamika]]<nowiki/>k zuen garrantzia zabaltzen hasi zen. Hori dela eta, tenperatura eta presioaren garrantziak finkatu ziren. Honi esker, arroken konposizio kimikoen aldaketa eta arroka bakoitza garatzen zituen mineralak aztertzeko aukera zabaldu zen.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://www.u-cursos.cl/usuario/c19094b1ea89f1f08e243796b671e2e5/mi_blog/r/Metamorfismo-Apuntes.pdf|izenburua=Apuntes de la asignatura Petrología Endógena II|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
<nowiki/>