Jose Migel Barandiaran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
11. lerroa:
 
1918ko irailean Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean esku hartu zuen. Batzar hartatik jaio zen Eusko Ikaskuntza Elkartearen babesean Aita Barandiaranek Etnologia Laborategia sortu zuen eta Gasteizko Apaizgaitegian kokatu. Haren izena aldizkari berezietan agertzen hasi zen. Tartean, [[1921]]ean [[Eusko Folklore]] erakundea sortu zuen. 1922ko udan Alemanian zehar ikasketa-bidaia bat egin zuen Aranzadirekin batean, eta Paris, Kolonia, Munich, Leipzig eta Berlingo museoak ikertu zituzten. 1923an Breuil abadeak emandako ikastaroan esku hartu zuen Parisen.
[[Fitxategi:Joxemari Iriondo Barandiarani buruz (ahotsak).webm|thumb|267x267px|Iriondo Barandiarani<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://ahotsak.eus/azpeitia/pasarteak/azp-104-002/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> buruz ([[Euskal Herriko Ahotsak|Ahotsak]] proiekturako elkarrizketa)]]
1926an Apaizgaitegi Nagusiko erretore izendatu zuten, Apaizgaitegi Txikiko erretoreordea ere bazelarik. Ondoko urteetako udak etnografia eta arkeologia alorreko lanetan eta prestakuntza bidaiak eginez (Geneva, Berna, Zurich, Viena, Erroma eta abar) eman zituen. [[1935]]ean, Nazioarteko Antropologia eta Etnografia Biltzar Iraunkorreko kide izendatu zuten [[Londres]]en. [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko gerra]] hastean mugaz bestaldera alde egin behar izan zuen.