«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak

25 bytes added ,  Duela 3 hilabete
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia))
 
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Harkaitz Cano Jauregi''' ([[Lasarte-Oria]], [[Gipuzkoa]], [[1975]]eko [[abuztuaren 4]]a) [[euskal idazle]] eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, [[telebista]] eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, ''[[Susa]]'' aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen.<ref name=":0">{{Cite weberreferentzia|url=http://www.etxepareinstitutua.net/argitalpenak/narratiba_antologia.pdf|izenburua=Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat|sartze-data=2016-3-14|abizena=Ayerbe|izena=Mikel|egile-lotura=|data=2012|hizkuntza=eu|formatua=PDF|argitaletxea=Etxepare Institutua}}</ref>
 
[[Zuzenbide]]an lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere; adibidez, [[Hanif Kureishi]] eta [[Allen Ginsberg]]en lanak. [[New York]]en bolada bat eman ondoren, hiri hori sarritan agertu da haren liburuetan.
 
[[1992]]an ''Imajina Ezazu Euskadi'', [[1993]]an ''Donostia Hiria'' eta [[1998]]an ''Ignacio Aldecoa'' sariak irabazi zituen. [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] hiru aldiz jaso du: [[2005]]ean, ''[[Belarraren ahoa]]''-rekin, [[2012]]an, ''[[Twist (eleberria)|Twist]]'' eleberriarekin eta [[2014]]an ''[[Orkestra lurtarra]]'' lanarekin.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/cano|izenburua=Harkaitz Cano|sartze-data=|abizena=Olaziregi|izena=Mari Jose|egile-lotura=|data=2012|hizkuntza=|formatua=|argitaletxea=basqueliterature.com}}</ref><ref name=":1">{{Cite weberreferentzia|url=http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-8715/eu/contenidos/informacion/euskadi_sariak/eu_sariak/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/euskadi_litera_2012/eu_literatu/euskera.html|izenburua=Euskadi Literatura Sariak|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|data=|hizkuntza=eu|formatua=|argitaletxea=Kultura.ejgv.euskadi.net}}</ref>
== Literatur ibilbidea ==
[[Fitxategi:Harkaitz Cano lehen gutunak.ogv|thumb|Harkaitz Cano, ''Lehen Gutuna'' programari buruz hizketan (2015)]]
 
=== Itzulpenak ===
Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, [[Paul Auster]]-en ''[[Kristalezko hiria]]'' nobela grafikoa ([[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]], [[2006]]) eta [[Hanif Kureishi]]ren ''Intimitatea'' (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: ''Beluna jazz'' (''Jazz y Alaska en la misma frase'', Seix Barral, 2004), ''Zinema eta literatura'' (''Ojo y medio'', Mettok, 2010), ''Telefono kaiolatua'' (''Enseres de ortopedia inútil'', Hiru, 2002), ''Dardaren interpretazioa'' poema-antologia (''Interpretación de los temblores'', Atenea, 2004), ''Belarraren ahoa'' (''El filo de la hierba'', Alberdania, 2006) (''El puente desafinado'', Erein), ''Norbait dabil sute-eskaileran'' (''Alguien anda en la escalera de incendios'', El Gaviero, 2008),<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=265|izenburua=Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref><ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.harkaitzcano.com/|izenburua=Harkaitz Canoren web gune ofiziala|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> eta ''Beti oporretan'' (''El turista perpetuo'', Seix Barral, 2017)<ref>[http://www.harkaitzcano.com/454/el-turista-perpetuo?lang=eu Harkaitz Canoren webgune ofiziala] 2017ko ekainaren 2an ikusia</ref>
 
== Lanak ==