XVIII. mendea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
105. lerroa:
XVIII. mendean, XVII. mende bigarren erdialdetik aurrera politikan eta ekonomian sendotutako joerak nagusitu ziren. Erresumen zentralizazioa eta [[Merkantilismo|merkantilismoa]] eta, ondorioz, bertako lege eta erakundeak indargabetu edo ahultzen zituzten neurriak ezarri ziren. [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrian]], [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoaren]] etorrerak ekarri zuen aldaketa hori; [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrian]], berriz, lehenago sentitu zuten [[Borboi etxea|Borboi erregeen]] eragina. Pirinioez bi aldeetako merkataritzaren isuria handia zen, baita itsas merkataritza eta arrantza ere. Hego Euskal Herriko aldundiek onuragarritzat jo zuten Filipe Anjoukoa [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroako]] errege bihurtzea, eta babestu egin zuten (1702-1704), era horretan Frantziako Erresumaren eta Gaztelako Koroen arteko bakea (eta beren merkataritza eta arrantza) bermatuko zutelakoan. [[Nafarroako Erresuma|Nafarrek]], gainera, beren auzi dinastikoa konpontzeko bidea ikusten zuten, errege berria [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III.a Nafarroakoaren]] (eta, aldi berean, [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.aren]]) oinordekoa baitzen.
 
Hala ere, [[Giulio Alberoni]] ministro buruak xaxatuta, [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] Hego Euskal Herriko aduanak Ebrotik itsasora eta Pirinioetara eramaten saiatu zen (1717); hori, baina, ez zen euskal herritar askoren gustukoa izan, eta [[1718ko matxinada|matxinada piztu zen Bizkaian eta Gipuzkoaren zati batean]]. Luze gabe, baina, frantses armada batek [[Lauko Aliantzaren Gerra|okupatu zituen Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba]]. [[Aduana|Aduanek]], azkenean, Ebrora egin zuten atzera 1722ko abenduan, baina Gaztelako (Espainiako) errege absolutistak bere asmo merkantilista hezurmamitzeko aukera ikusi zuen [[1727ko Hitzarmena|Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin Madrilen negoziatu]] ondoren, 1728an [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]] sortuz.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.gipuzkoakultura.eus/index.php/es/museos-y-patrimonio/51-museos-y-patrimonio-2/2531-tercer-centenario-del-traslado-aduanero-de-1717-y-de-la-matxinada-de-1718.html|izenburua=Tercer Centenario del Traslado Aduanero de 1717 y de la Matxinada de 1718|sartze-data=2018-11-03|egunkaria=|aldizkaria=DonostiaKultura: Museos y Patrimonio|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Kakaoak eta hainbat produktu kolonialek ez zuten ere aduanarik ordainduko Gaztelara bidean. Aldi berean, euskal arrantzaleak galduz joan ziren [[Euskal Herriko baleazaleak|Ternuan eta Labradorren mendetan]] irabazitako eskubideak, batez ere Ingalaterraren onuran. [[Parisko Ituna (1783)|Versaillesko Itunerako]] (1783), bukatua zen Kanadako kostaldeko uretako balea eta bakailao arrantza.
 
Euskaldunek Hegoaldeko eta Erdialdeko Ameriketara bideratu zuten beren ekimena. [[Jesusen Lagundia]]k indar handia hartu zuen, eta Ameriketara hedatu zen euskal itsasontzi azpiegitura baliatuz, Paraguai, Brasil eta Argentinako misioetara, adibidez. [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia#Gerrak eztanda|1749an, altxamendu bat izan zen]] [[Venezuela|Venezuelan]] Konpainiako euskaldunen kontra. Euskaldunak garaile atera ziren Espainiako erregea lagun hartuta, baina berehala errege horrek euskal Konpainiaren botere politikoa ahuldu zuen, egoitza nagusia Donostiatik Madrilera eramanez, besteak beste. Aldundien eta Madrilgo errege gorteko ministroen arteko tentsioa areagotzen joan zen. Nafarroa Behereko eta Zuberoko biltzarrek ([[Nafarroa Behereko Gorteak|Estatu Nagusiak]] eta [[Zinbideta]]) eskumen garrantzitsuak galdu zituzten 1733an eta 1743an, hurrenez hurren.<ref group="oh">Aldi berean, Zuberoak Frantziako Koroari egin beharreko zerga ekarpena 8.000 libera izatetik 30.000 libera izatera 1742tik 1762ra bakarrik; ikus Watson, C. 2003, 39. or.</ref> Lapurdik eutsi egin zion lurralde franko izateari, autonomia oso handiaz, [[Lapurtarren Biltzarra|Lapurtarren Biltzarraren]] gidaritzapean.